Podolia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Podolia, horiz.

Podolia[1] (ukraineraz: Поділля, Podillia, errusieraz: Подо́лье, Podolye, polonieraz: Podole, errumanieraz: Podolia, lituanieraz: Podolė, turkieraz: Podolya) ekialdeko Europako eskualde historikoa da, gaurko Ukrainaren hego-mendebaldean, Voliniaren hegoaldean, Hegoaldeko Bug eta Dniester ibaien artean, hedatzen dena[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria.

XIV. mendean poloniarrek kolonizatu zuten eskualdea. XVII. mende amaieran Otomandar Inperioaren esku egon zen aldian izan ezik, Poloniaren mende egon zen 1772 arte. Urte horretan Zbrutx ibaiaren mendebaldeko aldea Austriaren esku geratu zen; gainerakoa Errusiar Inperioaren probintzia bihurtu zen 1793an.

Lehen Mundu Gerraren ostean Podoliak zatiturik jarraitu zuen: Poloniaren mende Zbrutxetik mendebaldera eta Sobietar Batasunaren mende Zbrutxetik ekialdera[2]. 1941ean Alemania Naziak eskualdea inbaditu ostean Einsatzgruppen-ek populazio judua deuseztatu zuten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren barnean gelditu zen. Sobietar Batasunaren desegitearen ondoan, berriz, Ukraina (lurraldearen bederatzi hamarren) eta Moldaviaren artean banatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Exonimia: Ukraina Euskaltzaindia.net
  2. a b Podolia Global.britannica.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Podolia Aldatu lotura Wikidatan