Pont-l'Abbé

Koordenatuak: 47°52′02″N 4°13′23″W / 47.8672°N 4.2231°W / 47.8672; -4.2231
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pont-l'Abbé
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceQ88521114
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
AlkateaStéphane Le Doaré
Izen ofizialaPont-l'Abbé
Pont-Marat
Posta kodea29120
Geografia
Koordenatuak47°52′02″N 4°13′23″W / 47.8672°N 4.2231°W / 47.8672; -4.2231
Map
Azalera18.21 km²
MugakideakCombrit, Loctudy, Plobannalec-Lesconil, Plomeur, Plonéour-Lanvern eta Tréméoc
Demografia
Biztanleria8.395 (2021eko urtarrilaren 1a)
3 (2020)
alt_left 4.482 (%53,4) (%44,9) 3.768 alt_right
Dentsitatea461,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
ville-pontlabbe.bzh

Pont-l'Abbé (bretainieraz: Pont-'n-Abad) Bretainiako Finistère departamenduko udalerri bat da, Bro Kernev lurralde historikoan dagoena. 2013ko erroldaren arabera 8.304 biztanle ditu.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasadarra zeharkatzeko eraiki zen zubiak ematen dio izena, Pont-l'Abbé ("Abadearen zubia"). 1289ko agiri batean Pons Abatis izena agertzen da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigouden eskualdeko hiriburua da. Eskualde honek Odet ibaia eta Audierne badiaren arteko lurrak hartzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paleolito eta Neolito garaiko aztarnak aurkitu izan dira inguruan eta Keralio auzoan herrixka galiar baten hondarrak aurkitu dira.

XII mendean Pont-eko jaurerria eratu zen gerora baroierria bihurtu zena. XIV mendean gaztelua altxatu zen eta harresiek herria inguratu zuten. XIX mendean harresiak eraitsi ziren.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]