Edukira joan

Ouessant

Artikulu hau Bretainiako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eusa (argipena)».
Ouessant
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboametropolitar Frantzia
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
BarrutiBresteko barrutia
Kantonamenducanton of Ouessant
AlkateaDenis Palluel (en) Itzuli
Izen ofizialaOuessant
Posta kodea29242
Geografia
Koordenatuak48°27′19″N 5°05′51″W / 48.4553°N 5.0975°W / 48.4553; -5.0975
Mapa
Azalera15,58 km²
Altitudea31 m, 0 m eta 61 m
Demografia
Biztanleria860 (2023ko urtarrilaren 1a)
alt_left 436 (%50,7) (%46,4) 399 alt_right
Dentsitatea55 bizt/km²
ouessant.fr

Ouessant uhartea (bretainieraz: Enez Eusa, frantsesez: Île d'Ouessant, ingelesez: Ushant) Bretainiako Finistere departamentua edo Bro Leon eskualde historikoaren parte da.

Ouessant uhartearen kokapen mapa.

Bretainiako kostaldetik 20 kilometro mendebalderantz dagoen uhartea eta eta hainbat uharte txikiagok inguratzen dute, Keller eta Kadoran uharteek besteak beste. Itsaso Zeltikoa eta Bizkaiko Golkoaren arteko mugan kokaturik dago.

8 kilometro luze eta 3 kilometro zabal dituen harkaitza da, guztira 15 km2-ko azalera duena.

Ouessant, Molène eta Sein uharteak Armorika Eskualdeko Parke Naturalaren barnean sartzen dira. Horretaz aparte 1988an UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zituen.

Itsasoari loturiko historia izan du uharteak eta jarduera ekonomiko nagusia arrantza izan da.

Bigarren Mundu Gerran alemaniar naziek radar bat instalatu zuten bertan eta aliatuek eraso egin eta suntsitu egin zuten.

1978ko urriaren 16an Amoco Cadiz petroliountziak istripua izan zuen eta eragindako marea beltzak hondamendi ekologiko handia eragin zuen.

2007an Eskoziar liburu jaialdia ospatu zen uhartean eta ordutik aurrera harreman sendoak eratu dira eskoziarrekin, uharteak bere tartan diseinu berezia sortzerainokoak.

Ouessanteko ardia.

Uhartearen isolamenduak hainbat animalia berezi sortarazi ditu. Aipagarriena Ouessanteko ardia da, buztan motzeko ardi mota bat, erromatarren garaian Europa guztian hedatua zegoena, baina gaur egun uharte isolatu bakanetan mantzentzen dena.

Erle ilun endemikoa ere badago. Pestizida eta parasitoekiko erresistentzia handia du eta Frantzia mendebaldean sartzeko ahleginetan dabiltza.


Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Auzapezen zerrenda
AgintealdiaAuzapezaAlderdia
1790 - 1792Michel Bon 
1792Auguste Bruno de la Salle 
1849 - 1865Joseph-Marie Le Louet 
1865 - 1866Louis-Marie Malgorn 
1866 - 1878Adolphe Belain La Motte 
1878 - 1884Jean-Louis Stéphan 
1884 - 1914Jean-Marie Malgorn 
1914 - 1919Hippolyte Malgorn 
1919 - 1927Paul Cain 
1927 - 1935Paul Stéphan 
1935 - 1940Jean-Louis Le-Breton 
1940 - 1944Jean-Marie Creac’h 
1944Jean Masson 
1944 - 1945Alphonse Jacob 
1945 - 1951Jeanne Berthelé 
1951 - 1965François Lucas 
1965 - 1983Marcel Ticos 
1983 - 1989Paul Vaillant 
1989 - 1995Michelle Malgorn 
1995 -Denis PalluelFrantziako Alderdi Sozialista

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]