Carhaix-Plouguer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carhaix-Plouguer
Frantziako udalerria
Carhaix 22 Maison ancienne devenue syndicat d'initiative.jpg
Blason ville fr Carhaix-Plouguer (Finistère).svg
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboaMetropolitar Frantzia
Eskualdea Bretainia
DepartamenduaFinistère
Alkatea Christian Troadec (en) Itzuli
Izen ofiziala Carhaix-Plouguer
Posta kodea 29270
Geografia
Koordenatuak 48° 16′ 33″ N, 3° 34′ 28″ W / 48.2758°N,3.5744°W / 48.2758; -3.5744Koordenatuak: 48° 16′ 33″ N, 3° 34′ 28″ W / 48.2758°N,3.5744°W / 48.2758; -3.5744
Map commune FR insee code 29024.png
Azalera 25.81 km²
Altuera 104 m
Mugakideak Le Moustoir, Plévin, Treffrin, Cléden-Poher, Kergloff, Motreff, Plounévézel eta Saint-Hernin
Demografia
Biztanleria 7.174 (2017ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−682 (2016)
alt_left 3.820 (%53.2)3.354 (%46.8) alt_right
Dentsitatea 277,95 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Waldkappel
ville-carhaix.bzh

Carhaix-Plouguer (bretainieraz Karaez-Plougêr) Bretainiako eta Finistère departamenduko udalerria da, Bro Kernev lurralde historikoan dagoena. 2013ko erroldaren arabera 7.397 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poher eskualdean kokaturik dago, Bretainiaren barnealdeko Arréeko mendietan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrehistoriatik populatua izan da eremua. Erromatarren garaian Osimes leinu zeltiarra zen bertan eta lautada egokia izanda erromatarrek herri bat sortu zuten.

Gaur egungo herriaren lehen aipamena XII mendekoa da, Carahes izenarekin. Berehala bihurtu zen Poher eskualdeko hiri nagusia. Bretainiako dukeek ere toki estrategikotzat zuten eta hainbat eliza ere eraiki ziren.

XVIII mendean herria berrantolatu zen Moreau injeniariaren diseinua oinarri hartuta. 1830an Nantes eta Brestarteko ubidea ireki zen eta Carhaiseko nekazal produktuek irteera izan zutenez herriak garapen ekonomikoa ezagutu zuen. horretarako kaia eraiki zuen.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero uztailaren erdian Vieilles Charrues Festival ("Goldari zaharren jaialdia") ospatzen da. Europako musika jaialdi handienetakoa da, urtero 200.000 bisitari izaten dituena.

Bretoi hizkuntzari dagokionez 2008an lehen hezkuntzako haurren %21'49ak hezkuntza elebiduna jasotzen zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]