Pratoko katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pratoko pulpitua» orritik birbideratua)
Pratoko katedrala
Duomo Prato 01.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toskana
ProbintziaPratoko probintzia
Italiako udalerriPrato
Koordenatuak 43° 52′ 55″ N, 11° 05′ 52″ E / 43.8819°N,11.0978°E / 43.8819; 11.0978Koordenatuak: 43° 52′ 55″ N, 11° 05′ 52″ E / 43.8819°N,11.0978°E / 43.8819; 11.0978
Historia eta erabilera
IrekieraX. mendea
Izenaren jatorria Eztebe
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Prato (en) Itzuli
Izena Eztebe
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa

Pratoko katedrala (italieraz: Duomo di Prato) San Estebani eskainitakoa, Italiako Prato hiriko plaza nagusian dago.

Historia eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duomoa Pratoko eliza zaharrenetakoa da. X. mendean San Ezteberen parrokia izan zeneko lekukotasunak daude. Borgo al Cornio izeneko Pratoko herrigune primitiboko eliza nagusia zen[1].

X. mendetik 15.era bitartean berregituratu zen, baina bere arkitekturak estilo jarraitu eta bateratua du, bere bolumen garbitasunagatik eta Pratoko marmol berdea (serpentina) erabiltzen duten kanpoko apainduraren bikromia dela eta.

Donatelloren pulpitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedralaren aurrealdeko ertz atean, hego-ekialdera begira, eraikinaren berezitasun ikusgarri bat dago: kanpora begirako pulpitua Donatello eta Michelozzoren obra da, 1428 eta 1438 urteen bitartekoa. Marmolez, brontzez eta mosaikoz osatua, 210 cm garaiko egitura bat da. Aire libreko artelanak Donatelloren eskulturen erreplikak dira egun, jatorrizko erliebeak Pratoko Museo dell'Opera del Duomo delakoan daude[1].

Pulpitu honek funtzio berezi bat du: eliza barruan gordetzen delarik Andre Mariaren Gerriko Santua, Pratoko kristauek miresten duten erlikia preziatu, pulpitua erabiltzen da 15. mendetik, hiriko apezpikuak erlikia hori herriari erakusteko, eta hori gertatzen da Eguberri egunez, Pazko egunean, maiatzaren 1ean, Jasokundearen egunean (abuztuak 15) eta Ama Birjinaren egunean (irailak 8)[2].

Kanpoko pulpitua, Donatelloren eskulturekin, eta bere funtzioa, apezpikuak Gerriko Santua erakusten dio herriari, 2018ko irailaren 8an, gauez. Kanpoko pulpitua, Donatelloren eskulturekin, eta bere funtzioa, apezpikuak Gerriko Santua erakusten dio herriari, 2018ko irailaren 8an, gauez.
Kanpoko pulpitua, Donatelloren eskulturekin, eta bere funtzioa, apezpikuak Gerriko Santua erakusten dio herriari, 2018ko irailaren 8an, gauez.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «The Cathedral» www.cittadiprato.it . Noiz kontsultatua: 2020-09-12.
  2. (Italieraz) «Ostensione della Sacra Cintola - Corteggio storico» www2.comune.prato.it 2016-07-26 . Noiz kontsultatua: 2020-09-12.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]