Prusiera zahar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prusiera zahar
Prūsiskan
Datu orokorrak
Hiztunak bigarren hizkuntza: 50 (ezezaguna)
UNESCO sailkapena 6: galdua
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 prg
Ethnologue prg
Glottolog prus1238
Wikipedia prg

Prusiera zaharra hizkuntza baltikoen taldeko hizkuntza hil bat da, behinola antzinako prusiarrek hitz egiten zutena, hau da, Prusiako bertako biztanleek, alemanek eta poloniarrek XIII. mendean kolonizatu baino lehenago. Aspaldiko Prusia hura gerora Ekialdeko Prusia deitu zen eskualdea da, egungo Poloniako ipar-ekialdean, Lituanian eta Errusiako Kaliningradeko oblastean kokatua. Beraz, ez da nahasi behar izen bereko geroko Prusia estatu alemaniarrarekin. Halaber, prusiera zaharra deitzen zaio, behe-prusiera eta goi-prusiera alemanaren dialektoekin ez nahasteko. Prusiera zaharra XIII. mendearen inguruan hasi zen idazten latindar alfabetoan, eta orduko testu zenbait gorde dira. Bestalde, Klaipėdan, talde bat hizkuntza horren bertsio berreraikia berpizten ahalegintzen ari da.

Bisita ezazu Prusiera zahar Wikimedia Incubator proiektuan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]