Pseudocerastes urarachnoides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pseudocerastes urarachnoides
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Ordena: Squamata
Azpiordena: Serpentes
Infraordena: Alethinophidia
Familia: Viperidae
Azpifamilia: Viperinae
Generoa: Pseudocerastes
Espeziea: P. urarachnoides
Bostanchi, Anderson, Kami & Papenfuss, 2006[2]
Hedadura mapa

Pseudocerastes urarachnoides (antzinako grezieraz: οὐρά isatsa + ἀράχνη armiarma + οειδής antzekoa) Pseudocerastes generoko animalia da. Narrastien barruko Viperidae familian sailkatuta dago. 2006an deskribatu zen lehen aldiz, eta Irango mendebaldean baino ez da bizi. Burua beste Pseudocerastesen antzekoa da, baina bere isatsa bakarra da: bulbo baten itxura du, ezkata handiekin, armiarma baten itxura ematen diotenak. Isatsa mugitzen du hegazti intsektiboroak deitzeko eta, ondoren, jateko[3].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familiako beste genero batzuetan bezala, Pseudocerasteseko begien gaineko ezkatek gorantz egiten dute, eta adarren antza hartzen dute. P. urarachnoidesen aleak 1968an jaso ziren lehen aldiz Chicagoko Historia Naturaleko museoak Iranera egindako espedizio batean, eta Pseudocerastes persicus gisa identifikatu zituzten. 2006an beste espezie bat zela ondorioztatu zen eta izen berria eman. Hainbat ezaugarri ditu bakan egiten dutenak: bi adarren artean 16 edo 17 ezkata dituzte, eta bere generoan dauden beste espezie guztietan baino gogorragoak dira. Isatsaren bukaerako ezkatan 15 pare dira eta artropodo baten apendizeak ematen dute. Isatsaren puntak bulbo baten itxura du, puztua[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2. The Reptile Database
  3. (Ingelesez)  «A new species of Pseudocerastes with elaborate tail ornamentation from Western Iran (Squamata: Viperidae)», Proc. Cal. Acad. Sci. (14), 2006, ISSN 0068-547X, http://biostor.org/reference/117816. Noiz kontsultatua: 2017-08-04 .
  4. (Ingelesez)  Fathinia, Behzad; Rastegar-Pouyani, Nasrullah (2011-09-29), «On the Species of Pseudocerastes (Ophidia: Viperidae) in Iran», Russian Journal of Herpetology (4): 275–279, ISSN 1026-2296, http://rjh.folium.ru/index.php/rjh/article/view/65. Noiz kontsultatua: 2017-08-04 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]