Ramón Zuriarrain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramón Zuriarrain
Bizitza
JaiotzaDonostia1948ko urriaren 26a (75 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista bisuala eta margolaria
Mugimenduasurrealismoa
espresionismoa
Bikotearen erretratua, 1982, Ramon Zuriarrain.

Ramón Zuriarrain Cortazar (Donostia, Gipuzkoa, 1948ko urriaren 26a) margolaria da; hasieran surrealista, gero espresionismora iragan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966an Madrila joan zen arkitektura ikasteko asmoz, baina artegintzan murgildu zen berehala. 1968an Parisera joan zen bertako Arte Ederren Eskolan ikasteko. Handik bi urtera Donostiara itzuli eta Marta Cárdenas, Bixente Ameztoi eta Carlos Sanzekin batera erakutsi zituen bere lanak San Telmo Museoan. Bakarkako lehen erakusketa 1973an egin zuen, Donostiako El Pez galerian. Ameztoi, Cárdenas, Llanos, Nagel, Sanz eta Goenagarekin batera margolari gazteen belaunaldi oparoa osatu zuen 1970eko hamarkadan. Bakarkako erakusketa asko egin zituen Euskal Herri osoan hamarraldi hartan, eta 1980koan Europako hainbat hiritan ere egon ziren bere lanak ikusgai. Garai hartan Finlandian egin zuen egonaldi luze bat, eta erabat murgildu zen gaur arte bere inspirazio iturri nagusia den gaian, izadian.

1990ean Donostiako Galeria 16en erakutsi zituen bere lanak, eta 1991n, sortu berria zen Artelekuk, berari eskaini zion bere aurreneko erakusketetako bat, eta pintura lantegi baten ardura hartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak arte plastikoak bultzatzeko sorturiko zentro horretan bertan. 1994an San Telmo Museoak erakusketa handi bat eskaini zion. Hiru areto hartu zituen erakusketa hartan, agerian geratu zen margolari honek sentsibilitate berezia duela natura islatzeko eta kolorea menderatzeko, eta formatu handiko lanei ere arrakastaz eusten diela.

1980ko hamarkadan, ikusmenean kalte handiak eragin zizkion gaixotasuna izan zuen, eta horren ondorioz ia hamarkada oso bat eman zuen margotu gabe. 1990eko hamarkadaren hasieraldean osatzen hasi eta berriz ekin zion margotzeari. 1993an Iruñeko García Castañón Aretoan aurkeztu zituen Afrikako, Nafarroako eta Pirinioetako paisaiekin itzuli zen margogintzara, eta horretan dihardu batere kemenik galdu gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]