Ramadan (hilabetea)

Ramadana (arabieraz رمضان, ramaḍān) islamiar egutegiaren bederatzigarren hilabetea da. 30 egunez osatua dago. Hilabete honetan Alak Mahomari korana bidali ziola oroitzen dute musulmanek.
Islamiarrentzat hilabete sakratua da, ospakizunezkoa baina Alarekiko sakrifiziozkoa ere. Egunez jatea, alkohola edatea, erretzea eta baita sexu harremanak izatea ere debekatua dute. Bakarrik gauean jan dezakete hilabetea irauten duen bitartean. Baraualdiak 06:00etatik eta 20:30etara irauten du gutxi gorabehera, eta tarte horretan, egunean 5 otoitzaldi egin behar dituzte.
Iluntzean jatordu handia egiten da eta, eguna argitu aurretik, gosari handia egiten da.
Osasun arazo larriak izan ezean, musulman guztiek egin behar dute urtero. Hala ere, ezustekoz, arauak betetzen ez badituzte, egun hori berreskuratu beharko dute geroago, ramadana bukatzean.
Ramadan osteko lehenengo egunean jai handia ospatzen da jateko berezi eta gozoki ugarirekin.
Ramadana gregoriotar egutegian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islamdar egutegia ilargiaren araberakoa denez, urtea eguzkiaren araberakoa den gregoriotar egutegia baino 15 egun laburragoa da. Horrexegatik ramadana ez da urtero gregoriotar egutegiko egun berean hasten. Azken urteetako ramadana data hauetan da:
Ramadana 2001etik 2010era | |||
---|---|---|---|
AH | AD | Hasiera | Amaiera |
1422 | 2001 | azaroak 16 | abenduak 16 |
1423 | 2002 | azaroak 6 | abenduak 5 |
1424 | 2003 | urriak 26 | azaroak 25 |
1425 | 2004 | urriak 15 | azaroak 14 |
1426 | 2005 | urriak 4 | azaroak 3 |
1427 | 2006 | irailak 24 | urriak 23 |
1428 | 2007 | irailak 13 | urriak 13 |
1429 | 2008 | irailak 1 | urriak 1 |
1430 | 2009 | abuztuak 22 | irailak 20 |
1431 | 2010 | abuztuak 11 | irailak 10 |
Ramadana 2011tik 2020ra | |||
---|---|---|---|
AH | AD | Hasiera | Amaiera |
1432 | 2011 | abuztuak 1 | abuztuak 30 |
1433 | 2012 | uztailak 20 | abuztuak 19 |
1434 | 2013 | uztailak 10 | abuztuak 8 |
1435 | 2014 | ekainak 28 | uztailak 28 |
1436 | 2015 | ekainak 18 | uztailak 17 |
1437 | 2016 | ekainak 6 | uztailak 6 |
1438 | 2017 | maiatzak 27 | ekainak 25 |
1439 | 2018 | maiatzak 17 | ekainak 15 |
1440 | 2019 | maiatzak 6 | ekainak 4 |
1441 | 2020 | apirilak 24 | maiatzak 24 |
Ramadana 2021etik 2030era | |||
---|---|---|---|
AH | AD | Hasiera | Amaiera |
1442 | 2021 | apirilak 13 | maiatzak 12 |
1443 | 2022 | apirilak 3 | maiatzak 2 |
1444 | 2023 | martxoak 22 | apirilak 21 |
1445 | 2024 | martxoak 11 | apirilak 9 |
1446 | 2025 | otsailak 28 | martxoak 29 |
Ikusi, baita ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ramadan baraualdia.