Ranieri de' Calzabigi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ranieri de' Calzabigi
Bizitza
JaiotzaLivorno1714ko abenduaren 23a
HeriotzaNapoli1795eko uztailaren 12a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaConvitto Nazionale Cicognini (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraklibretista, idazlea eta poeta
KidetzaArcadiako Akademia

IMDB: nm0207701 Musicbrainz: 5d2182f5-85fe-46e3-8d54-d0c83dc023c3 IMSLP: Category:Calzabigi,_Ranieri_de' Edit the value on Wikidata

Ranieri Simone Francesco Maria de Calzabigi, Ranieri de' Calzabigi edo Raniero de Calsabigi deitua (Livorno, Italia, 1714ko abenduaren 23a-Napoli, 1795eko uztaila) italiar olerkari eta libreto egile bat izan zen. Batez ere, Christoph Willibald Gluckekin honen "erreforma operetan" izan zuen elkarlanagatik da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziur asko Livornon eta Pisan ikasi zuen eta Cortoneko etruriar Akademian eta Arkadiako Akademian Liburno Drepanio izenarekin parte hartu zuen. Raniero de Calsabigik bere lehen liburuak 1740an idatzi zituen, Pietro Metastasiorenen antz handia zutenak, honen lanak 1750ean Parisen argitaratzen hasi zirelarik. 1750eko hamarkada Parisen eman zuen, non Giacomo Casanovaren lagun min egin zen. Hemen operaganako bere interesa aztertu zuen, Metastasioren lanen edizio bat argitaratuz, opera serioko libreto egilerik ospetsuena zena. Alabaina, Calsabigi frantziar tragedia lirikoagatik ere oso txunditua zegoen, eta italiar opera eraberritzeko gogoz zegoen, sinpleagoa eta efektiboki dramatikoagoa bihurtuz. 1761ean Vienan jarri zen bizitzen, non berak bezala pentsatzen zuten erreformistekin topo egin zuen: Gluck, Giacomo Durazzo kondea, antzerki zuzendaria zena, Gasparo Angiolini koreografoa, Giovanni Maria Quaglio eszena zuzendaria eta Gaetano Guadagni castratoa. Elkarrekin Glucken Orfeo eta Euridize opera haustailean lan egin zuten 1762an. Calsabigik, ondoren, Alceste operarako libretoa idatzi zuen 1767an, aurrerago opera serioaren praktikak alde batera utzi zituena "sinpletasun noble" baten mesedetan. Lan honen hitzaurrean, Gluckek sinatua, Calsabigik opera erreformatzeko bere manifestua azaldu zuen. Hirugarren elkarlan batekin jarraitu zuen, Paride eta Elena izenekoa, 1770ean. Angiolini koreografoarekin, Glucki Don Juan ballet erreformistaren hitzaurre bat ere idatzi zion 1764an.

1775ean Vienako gortetik kanporatua izan zen istilu baten ondorioz eta Pisara joan zen bizitzera, non bere azken libretoak idatzi zituen, Elfrida eta Elvira (biak Giovanni Paisiellok finkatuak), hauekin bere metastasiar estilora itzuli zelarik.