Giovanni Paisiello
Giovanni Paisiello | |||
---|---|---|---|
1776 - 1785 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Giovanni Gregorio Cataldo Paisiello | ||
Jaiotza | Roccaforzata eta Tarento, 1740ko maiatzaren 9a | ||
Herrialdea | Napoliko Erresuma | ||
Heriotza | Napoli, 1816ko ekainaren 5a (76 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Cecilia Pallini (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Irakaslea(k) | Francesco Durante (en) Joseph Doll (en) Carlo Cotumacci (en) Girolamo Abos (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | opera | ||
Giovanni Paisiello (Taranto, Italia, 1740ko maiatzaren 9a - Napoli, Italia, 1816ko ekainaren 5a) musikagilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan eliza musika idatzi zuen batik bat, baina opera bufoarekin zuen zaletasunaz jabeturik, 1764. urtean lehen opera idatzi zuen Boloniarako, Il mondo a rovescio (Mundua hankaz gora). Katalina II.a Errusiakoaren kapera-maisu izan zen San Petersburgon (1776-1784), eta han idatzi zuen opera nagusia, Il Barbiere di Siviglia (1782, Sevillako bizargina), Giuseppe Petroselliniren libretoan oinarrituta.
1784tik 1799ra, Fernando IV.aren musika-zuzendaria izan zen Napolin, hamabost urtez. Aldi hartan idatzi zituen operarik hoberenak. Aipagarriak dira, besteak beste, La Molinara (1788) eta Nina (1789).
1802. urtean Napoleonek Parisa gonbidatu zuen, eta gorteko musika-zuzendaritzaz arduratu zen. Parisko entzuleek, hala ere, ez zuten ondo hartu 1803. urtean idatzi zuen Proserpine opera.
Napolira itzuli zen, eta Josef Bonaparte eta Joachim Muratentzat lan egin zuen, 1815. urte arte. Piccinni eta Cimarosa operagileen lehiakide izan zen. Ehun opera baino gehiago idatzi zituen. Aipatuez gainera, ospetsuak dira: La serva padrona (1769); Don Chisciotte (1769); Achile in Sciro (1778), eta Didone abbandonata (1794). Intermezzoak ere idatzi zituen, eliza-musika (40 meza, Te Deum bat, pasioak) eta musika tresnetarako lanak (hamabi sinfonia, kontzertuak, kuartetoak eta sonatak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.