Raquel Cabezón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raquel Cabezón
Bizitza
JaiotzaBartzelona1978ko irailaren 15a (45 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Reial Club Deportiu Espanyol1994 / 2005
futbol femeninoko Espainiako selekzioa1998 / 200750
Bartzelona Futbol Kluba2005 / 2006
Reial Club Deportiu Espanyol2006 / 2007
Levante Unión Deportiva2007 / 2008
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

FIFA: 191202 Edit the value on Wikidata

Raquel Cabezón Muñoz (Bartzelona, Katalunia, 1978ko irailaren 15a) kataluniar futbolari ohia eta futbolari emakume talde baten arduraduna da. Erdilari jokatzen zuen eta 2008an erretiratu zen. Bere azken taldea Levante UD izan zen. 1998tik 2007ra Selekzio nazionalarekin jokatu zuen.[1] Bartzelonako RCD Espanyolen mitoa da eta hasierako futbolari onenetarikotzat hartzen da.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat taldetan aritu zen. Lehen mailan RCD Espanyol taldean egin zituen urte gehienak,1994an hasi eta 2005 urtera arte jarraitu zuen bertan.

Hurrengo denboraldia, 2005-2006, Bartzelona FC taldearekin eman ostean, berriz itzuli zen Espanyol taldera 2006-2007an eta erretiratu zen denboraldian Levanten jardun zuen.

Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako emakume-jokalari garrantzitsua da, eta 1998 eta 2007 bitartean Espainiako emakumezkoen futbol-selekzioarekin jokatu zuen.[3][1] Selekzio nazionalean parte hartuta,[4] Olinpiar Jokoetan parte hartzear egon zen, baina azkenean ez zuen parte hartzerik lortu, taldea ez baitzen munduko txapelketarako sailkatu.[5]

Kataluniako selekzioan ere parte hartu zuen, hala nola, 2007ko abenduaren 27an Katalunia Euskal Herriaren aurkako partidan.[6]

Emakume talde-arduradun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko ekainean RCD ESpanyol Emakumeen Futbol taldearen arduradun lanetan hasi zen.[7]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talda Herrialdea Urtea
RCD Espanyol [8] EspainiaEspainia 1994 - 2005
Bartzelona FC[9] Espainia[[Espainia|Espainia]] 2005 - 2006
RCD Espanyol Espainia[[Espainia|Espainia]] 2006 - 2007
Levante UD[10] Espainia[[Espainia|Espainia]] 2007-2008

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RCD Espanyol

Levante UD

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Noticias - Real Federación Española de Fútbol» web.archive.org 2012-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  2. (Gaztelaniaz) «Grandes jugadoras de fútbol» Yo soy noticia 73040 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  3. «FIFA Player Statistics: Raquel CABEZON - FIFA.com» web.archive.org 2012-08-23 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  4. «Edición del Friday 1 May 1998, Página 56 - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  5. «Edición del Friday 1 May 1998, Página 56 - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  6. «Edición del Tuesday 11 December 2007, Página 27 - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  7. (Katalanez) Martínez, Román. «Raquel Cabezón, nova responsable de l'Espanyol - 04 juny 2020» L'Esportiu de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  8. "XIII Campeonato de Selecciones Territoriales" El Mundo Deportivo, 1997
  9. Impacto en el fútbol femenino: Raquel Cabezón del Espanyol al Barça Diario ABC, 2005
  10. "Bany a les fémines" El Mundo Deportivo, 2007

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]