Re-Animator

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Re-Animator
Filma
Jatorrizko izena Re-Animator
Urtea 1985
Generoa zientzia-fikzio filma
comedy horrorra Itzuli
zombie filma Itzuli
splatter filma Itzuli
lan literario batean oinarritutako filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza alemana
ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Herbert West—Reanimator Itzuli
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Los Angeles
Narratibaren kokalekua Zürich
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Stuart Gordon
Gidoigilea(k) Stuart Gordon
Antzezlea(k)
Jeffrey Combs (Herbert West )
Bruce Abbott
Barbara Crampton
Carolyn Purdy
David Gale
Ian Patrick Williams
Peter Kent
Robert Sampson
David Gale
Peter Kent



[[Kategoria:Carolyn Purdyk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:David Galek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ian Patrick Williamsek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Peter Kentek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Robert Sampsonek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:David Galek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Peter Kentek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Brian Yuzna
Edizioa Lee Percy
Bestelako lanak
Musikagilea Richard Band
Argazki-zuzendaria Mac Ahlberg
Kanpo loturak
www.re-animatorfilms.com/Re-Animator.cast.html

Re-Animator edota H. P. Lovecraft's Re-Animator (euskaraz Ber-Animatzailea edota H. P. Lovecraften Ber-Animatzailea) 1985eko Stuart Gordon estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Brian Yuzna zinema ekoizleak ekoiztutako beldurrezko film bat da. H. P. Lovecraft idazlearen Herbert West–Reanimator izeneko kontakizun laburrez osatutako bilduman arinki oinarritua dago. Bruce Abbott, Barbara Crampton, David Gale, Robert Sampson eta Jeffrey Combs aktoreek antzeztu zuten.

1990ean Bride of Re-Animator ("Ber-Animatzailearen Neskalaguna") izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Herbert West (Jeffrey Combs) Suitzako Zürich hiriko unibertsitate batean esperimentu zalantzagarriak burutzen ari den medikuntza ikasle xelebre bat da, haietako batean berarekin lanean ari zen zientzialari bat hilik suertatzen denean unibertsitatetik kaleratuko dute.

Jada, AEBetara itzuli eta Massachusetts estatuko Arkham hiriko Miskatonic Unibertsitatean izen emango du. Bertan, bere esperimentu ikaragarriak egiteari berrekingo dio, alegia, hildakoak biziberritzeko seruma lortzeko formula topatzea, horretarako hildakoen gorpuekin esperimentatuko du. Westek bere pisukidea den Dan (Bruce Abbott) eta haren neskalaguna Megan (Barbara Crampton) ere bere proiektu makabroaren partaide egingo ditu.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma estreinatu eta berehala gore generoko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu zen, beldurrezko zinema eta komedia edo umore beltzaren elementuak ere elkarnahasten ditu.

Bitxikeria gisa, zinezale askok filmaren soinu bandaren hasierako doinua Alfred Hitchcockek zuzendutako Psycho (1960) filmaren doinu ospetsuaren plagio hutsa dela aipatu ohi dute, bi doinuek antzekotasun ikaragarria baidute. Film honetako zaletu askok nahitan, umorez eta disimulurik gabe Hitchcock eta bere filmaren omenez egin zela defendatzen dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]