Redesko Natura Parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Redesko natura parkea
Parque Natural de Redes

Redesko pagadia
Redesko Natura Parkea is located in Asturias
Redesko Natura Parkea
Redesko Natura Parkea
Azalera377,36 km2
Izendapenaparke natural
ArduradunaAsturiasko Printzerriko Gobernu Kontseilua
Webguneahttps://naturalezadeasturias.es/espacios/visita/destinos/PN-redes.html

Redesko Natura Parkea (gaztelaniaz eta asturieraz: Parque Natural de Redes) Asturiasko hego-ekialdean kokaturik dago, Nalóngo eskualdearen barruan. Izan ere, Nalón ibaia parkearen barruan sortzen da eta eremu hau zeharkatzen du, Tanes eta Rioseco-ko urtegiak tartean daudelarik. Caso (308 km2) eta Sobrescobio (68 km2) udalerriak barne hartzen ditu guztira 377 km2-ko azalera daukalarik. Altuera baxuena ibarrean 400 metrokoa da, eta inguruko mendirik garaienak 1.900 eta 2.100 metroko altueran daude.

Conceyu edo udalerri mugakideak hauek ditu: Iparraldean Piloña, ekialdean Ponga, mendebaldean Laviana, hego-mendebaldean Aller eta hego-ekialdean Acebedo (León), Tarnako mendatetik komunikatuta dagoena.

2001ean UNESCOk biosfera erreserba izendatu zuen, natura parkea 5 urte lehenago sortu eta gero.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pagoek eta haritzek osatzen dituzte parkeko baso gehienak, 500 eta 1.700 metroko altueran. Bestela, nabarmentzekoak dira gorostiak, haginak eta iratzeak.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrio txikia.

Hartzak eta otsoak bizi dira eremu honetan, bai eta sarrioak, oreinak, orkatzak, basurdeak eta igarabak ere. Hegaztien artean, basoilarrak, sai zuriak eta arrano beltzak nagusiak dira.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Picu Torres (2.104 m).
  2. Peña La Rapaína (2.022 m).
  3. Peña'l Vientu (2.000 m).
  4. Picu Tiatordos (1.951 m).
  5. Picu Cascayón (1.949 m).
  6. Maciédome (1.899 m).
  7. El Retriñón (1.862 m).
  8. Peña Llambria (1.749 m).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Riosecon, "Corona de castro" izeneko aztarna erromatarrak daude. Tanesen Colegiata de Santa María (XVI. mendekoa) eta Santa Cruz la Real eliza (XVI. m.) Caleao auzoan. Egurraren eta madreñaren museoa bestela Veneroseko jauregi zaharrean dago kokatuta.

Interpretazio zentroa Campu Casuko herrian dago kokatuta.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]