Richard Carapaz
Richard Antonio Carapaz Montenegro (El Carmelo, Carchi probintzia, 1993ko maiatzaren 29a) ekuadortar txirrindulari profesionala da, Ineos taldekoa. 2019an Italiako Giroa irabazi zuen. Itzuli handi bat irabazi zuen lehen ekuadortarra izan zen.[1]
Tokio 2020 olinpiadetan -2021ean egindakoak- urrezko domina lortu zuen[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carchi probintzian jaio zen, Ekuadorko Andeetan, Kolonbiako mugatik gertu. Umetan txirrindulari izan nahi zuen, eta BMX urdin batera igota hazi zen, 3.000 metroko garaieran pedalei eraginez. Txirrindularitza, ordea, bigarren mailako kirola zen Ekuadorren, eta Kolonbiara joan zen 2015ean, erakusleiho aproposago baten bila. 2016an Europara egin zuen jauzi, eta Lizarte taldean hasi zen afizionatu mailan; Nafarroako Itzulian nagusitu zen urte horretan. Lizarten sei hilabete eskas eman ondotik, Movistarrek kontratatu zuen. Ikastun gisa iritsi zen, eta berehala konbentzitu zituen zuzendariak. Laugarren postuan amaitu zuen Italiako Giroa 2018an. 2019an, Giroko sailkapen nagusia eta bi etapa irabazi zituen.[1]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016
Nafarroako Itzulia eta etapa 1
2017
- 2. Larcianoko Industria eta Eskulangintza Sari Nagusian
- 2. Route du Suden
- 3. Gaztela eta Leongo Itzulian
2018
- Asturiasko Itzulia eta etapa 1
- 3. Settimana Coppi e Bartalin
- 4. Italiako Giroan eta etapa 1
2019
- Asturiasko Itzulia eta etapa 1
Italiako Giroa eta 2 etapa
- 3. Burgosko Itzulian
2020
2021
Olinpiar Jokoetako errepideko proba
Suitzako Itzulia eta etapa 1
- 3. Frantziako Tourrean
- 9. La Flèche Wallonnen
2022
Ekuadorreko erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- 2.
Ekuadorreko errepideko txirrindularitza txapelketan
- 2. Kataluniako Voltan eta etapa 1
- 2. Italiako Giroan
- Espainiako Vueltako Mendiko sailkapena
eta 3 etapa
2023
Ekuadorreko errepideko txirrindularitza txapelketa
- 2. Toscanako Giroan
- 2. Tre Valli Varesinen
- 8. Lombardiako Giroan
2024
Ekuadorreko erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Frantziako Tourreko Mendiko sailkapena
, Saiatuenaren saria eta etapa 1
- 2.
Ekuadorreko errepideko txirrindularitza txapelketan
- 4. Espainiako Vueltan
- 7. Romandiako Tourrean eta etapa bat
Sailkapen orokorra itzuli handietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli handia | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
— | 4. | 1. | — | — | 2. | — | — |
![]() |
— | — | — | 13. | 3. | — | UT | 17. |
![]() |
36. | 18. | — | 2. | UT | 14. | — | 4. |
— | 71. | UT | 22. | — | — | — |
Beste Itzuliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulia | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | 2025 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | 11. | — | — | — | — | — | — | — | |
Tirreno-Adriatiko | — | — | 20. | — | — | UT | — | UT | 18. | |
Kataluniako Volta | — | — | 26. | — | 21. | 2. | 51. | — | 10. | |
Euskal Herriko Itzulia | — | — | — | — | 19. | — | UT | — | ||
Romandiako Tourra | 38. | — | — | — | — | — | — | 7. | ||
Dauphiné Libéré | 44. | — | — | — | — | — | 36. | — | ||
Suitzako Itzulia | — | — | — | — | 1. | — | — | UT | ||
Poloniako Itzulia | — | 12. | — | UT | — | 22. | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Agirrebengoa, Eñaut. Beste jauzi handi bat. Berria egunkaria, 2019ko ekainak 4, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-6-4).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ciclismo de ruta CARAPAZ Richard - Juegos Olímpicos de Tokio 2020» .. (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Richard Carapaz - ProCyclingStats
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from ekaina 2022
- 1993ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Italiako Giroaren irabazleak
- Ekuadorko txirrindulariak
- Italiako Giroko etapa irabazleak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako txirrindulariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak txirrindularitzan
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Ekuadorko urrezko dominadun olinpikoak