Rodo
Rodo | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Ozeano eta Poseidon |
Ama | Tetis, Afrodita, Anfitrite eta Halia |
Ezkontidea(k) | Helios |
Seme-alabak | Triopas (en) , Heliadak, Zerkafo, Kandalo, Aktis, Tenages, Okimo, Lindus (en) , Macareus (en) , Trinax, Auges eta Elektriona |
Anai-arrebak | Triton |
Greziar mitologian, Rodo, Roda edo Rode (grezieraz Ροδη Rhodê, "Rodaseko Anderea"), uretatik berriki altxatutako Rodas uhartean bizi zen itsas lamia bat zen. Poseidon eta Halia edo Anfitriteren alaba zen, edo, beste iturri batzuen arabera, Afroditarena. Helios eguzki jainkoaren emaztea izan zen, eta honekin, zazpi seme, heliadak, (Okimo, Zerkafo, Makareo, Aktis, Tenages, Triopas eta Kandalo) eta alaba bat, Elektriona, izan zituen.
Rodok, bere izena eman zion Rodas uharteari, honen babeslea baitzen. Uhartea izan zen bere gurtza gunea, non Halia edo Leukotearekin batera gurtua izan zen. Bere izena, uharteko tokikoa eta arrosa baten antzekoa zen hibisko txinatarretik dator, etimologikoki, hau ere, bere izenarekin lotuta dagoelarik.
Rodaseko lehen biztanleak, Telkinak izan ziren. Hauek, Rodas, eurite baten ondorioz berriz urperatuko zela iragarri zutenean, korrika eta presaka ihes egin zuten, Rodo eta bere seme-alabak, tokiko gobernari bakar gisa utziz, Rodoren nebak, deabru bihurtuak izan baitziren, euren ama bortxatu ondoren.
Heliosekin izan zituen semeak, astronomo gisa ospetsu izan ziren. Horietako batek, Aktisek zehazki, bere anaia hil eta Egiptora ihes egin behar izan zuen, non Heliopolis hiria sortu zuen, eta, bertan, astronomia eta astrologiako eskola ospetsu bat. Rodasen geratu zirenek, euren aitaren omenez, Rodaseko Kolosoaren eraikuntza hasi zuten, Munduko Zazpi Mirarietako bat izan zena.