Roujiamo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roujiamo
jiamo (en) Itzuli eta pork dish (en) Itzuli
Osagaiaktxerrikia
Historia
JatorriaTxinako Herri Errepublika
Roujiamo Pekingo jatetxe batean.

Roujiamo, batzuetan rou jia mo, Txinan, batez ere Shaanxi probintzian, asko kontsumitzen den kale-bazkaria da. Txerri haragi erregosiarekin, 20 espezia eta gozagarri mota dituen zopa batean egin daiteke.[1] Espezia gutxi batzuk bakarrik erabil daitezkeen arren (saltzaile askok egiten dute), ateratzen den platera ez da hain zaporetsua. Roujiamo munduko ogitarteko edo hanburgerrik zaharrena dela esan daiteke. Kaleko postu askotan edo meskitetatik gertu aurki daiteke salgai.

Xi'ango inguru musulmanetan, txerrikirik ez erabiltzeko, txahal-haragia erabili ohi da (kebab estiloan prestatua, kumino eta piperbeltzarekin), eta Gansun, sarritan, arkumea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere historia Qin dinastiarekin hasten da (k. a. 221–k. a. 206) eta haragiarena Zhou dinastiarekin (K. a. 1046-K. a. 256). Gaur egun musulmanen komunitatean oso ezaguna den arren, Han etniako txinatarrek asmatu zuten, eta musulmanak txerriaren ordez txahala edo arkumea jartzera mugatu dira.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haragia mehe mozten da, martorri eta piperbeltz leunarekin nahasten da eta mo batean, hau da, ogi lau mota batean, sartzen da. Benetako moa gari-irinarekin egiten da. Behin eta berriz mugitzen da denbora luzez, eta buztinezko labe batean egiten da. Gaur egun Txinako alde askotan zartagin batean edo presio-eltze batean egiten da; halaber, batzuek, moaren ordez lurrun-opil bat ere erabiltzen dute. Horrelakoetan bertsio tradizionalarekiko zaporea nabarmen aldatzen da. Haragia prestatzeko erabiltzen diren espezien eta ogia egiteko moduaren arabera, roujiamoaren zaporea izugarri aldatzen da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kraig, Bruce; Taylor Sen, Colleen (2013). Street food around the world: an encyclopedia of food and culture. Santa Barbara, California: ABC-CLIO. 280.or. ISBN 9781598849554. [1]
  2. Spiegel, Alison (2015eko apirilaren 8a). «What Are Chinese Hamburgers And Why Aren't You Eating Them?». The Huffington Post. [2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez):[3] Julia Moskin (2008ko uztailaren 30a); «Let the Meals Begin: Finding Beijing in Flushing». The New York Times.