Martorri
Martorri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Apiales |
Familia | Apiaceae |
Generoa | Coriandrum |
Espeziea | Coriandrum sativum |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | coriander seed (en) , cilantro (en) , coriander seed oil (en) eta coriander extract (en) |
Martorria (Coriandrum sativum) espezia bat da, Apiaceae familiako landare belarkara. Bere zurtoina 50 cm edukitzera irits daiteke. Asian du jatorria.
Martorri landareak mihilu eta perrexilarekin duen antzekotasuna dela eta zenbait lekutan "perrexil arabiar" bezala ere ezaguna da.
Bere izen zientifikoa zimitz intsektua adierazten duen grezierako korios hitzetik dator, izan ere, fruituak oraindik heldu gabe daudenean askatzen duten usai bereziak intsektu honekin bai omen du antzekotasunik. Hau honela izanda ere, fruitu helduek eta hosto fresko nahiz lehorrek salbia eta laranja zapore zoragarria eskaintzen dute.
Egun Hego Amerika osoan, Asia hegoaldean, Afrika iparraldean eta Europa erdian aurki daiteke.
Gozogile edo konfitari europarrek, inauterietan karrozetatik jendeari botatzeko gozokiak egiten omen zituzten martorri haziak azukrez estaliz. Aurrerago, gozoki hauek papertxo zatiengatik ordezkatu baziren ere bere jatorri izena mantendu zuten: konfeti.
Sukaldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laranja azalaren usainarekin duen antzekotasuna dela eta haragi eta arrain marinatuei, salda ezberdinei eta barazkiei bere zapore berezia emateko erabili ohi da. Martorri hostoak, duten anis zaporeagatik, oso erabiliak dira Afrika iparraldean zopa, barazki, entsalada, arrain edo hegazti haragiak gozatzeko.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fragiska, M. (2005). Wild and Cultivated Vegetables, Herbs and Spices in Greek Antiquity. Environmental Archaeology 10 (1): 73-82
- Katzer, Gernot Coriander Seeds and Cilantro (Coriandrum sativum)
- Noxon, Heather and Meyer, Alex (2004). Genetic Analysis of PTC and Cilantro Taste Preferences. MindExpo 2004