Rubén Iván Martínez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rubén Iván Martínez
Z-A17 (2).jpg
Bizitza
JaiotzaCoruña1984ko ekainaren 22a (38 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Bergantiños FC1994 / 1996
Flag of None.svg Q1078562461996 / 1997
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba1997 / 2002
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg FC Barcelona B2002 / 2007970
Flag of Spain.svg Espainiako 20 urtetik beherako futbol selekzioa2002 / 200210
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg FC Barcelona C2002 / 2004310
Flag of Spain.svg Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2004 / 200410
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2004 / 200820
Flag of Spain.svg Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa2005 / 200520
600px HEX-1F9943 with HEX-FCFBF0 stripes.svg Racing de Ferrol2007 / 200800
Flag of None.svg Fútbol Club Cartagena2008 / 2010760
600px H Stripes Blue HEX-83D2F3 White.svg Málaga Club de Fútbol2010 / 2013110
600px diagonal divided HEX-FF0000.svg Rayo Vallecano2012 / 2013300
600px diagonal divided HEX-FF0000.svg Rayo Vallecano2013 / 2014340
Strisce Rosso e Bianche con sommità Bianco-Blu.svg Unión Deportiva Almería2014 / 2015230
600px Colori di Levante.png Levante Unión Deportiva2015 / 2016150
600px Purple cross and crown.png Real Club Deportivo de La Coruña2016 / 2018280
600px Anderlecht.png RSC Anderlecht2017 / 201710
Colori di Pamplona.svg Osasuna2018 / 540
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Kirol zenbakia13
Pisua80 kilogramo
Altuera187 zentimetro

Rubén Iván Martínez Andrade (Coristanco, Coruña, Galizia, 1984ko ekainaren 22a), Rubén soilik deitua askotan, Iruñeko Osasuna taldean atezain gisa jokatzen duen futbolari beterano galiziarra da. Transfermarkt.com orrialdearen arabera 800.000 euroko balioa du eta Osasunan 3,5 milioiko klausula. 2019rarteko kontratua du talde nafarrarekin.

Bere ibilbidea 10 urterekin hasi zuen Bergantiños herriko futbol taldean eta kategoria ezberdinak eskalatu zituen 2 urte geroago Orillamar talde potenteago batera joan zen arte. Han urte bat eman eta gero, 13 urterekin, Bartzelonak fitxatu zuen. 18 urte bete arte hango beheko kategoriak burutu zituen eta 2002an Bartzelona C-ra igo zen. Han egon zen bi urte eta gero (31 partidu), Bartzelona B-ra igo zen(Hemen Bartzelona C-n zegoen urteetan ere jokatu izan zuen) eta 2002tik 2007ra Bartzelona B-n 97 partidu jokatu zituen eta 2007an Bartzelonaren lehen taldera igo zen Victor Valdes eta Albert Jorqueraren erreserba izateko.Bi partidu jokatu zituen. Leku falta zuen Bartzelonan eta 2007-2008 denboraldirako Racing Ferrolera joan zen utzita. Ez zuen partidurik jokatu azken talde honetan eta 2008an, jada libre, Cartagenara iritsi zen. Bi urte eman zituen han, 2010 arte eta 76 partidu jokatuta joan zen, ia guztiak.2010 eta 2013 artean, Malagako taldearen parte izan zen. Lehen bi denboraldiak batuta 11 partidu jokatu zituen eta 2012-2013 denboraldian Rayora utzi zuten. Talde honetan 30 partidu jokatu zituen eta uda honetan bertan Rayok fitxatu zuen, denboraldi baterako.34 partidu jokatu zituen eta 2014-2015 denboraldian Almeriara iritsi zen. Almerian 23 partidu jokatu zituen eta aukera gehiagoren zain, Levantera joan zen denboraldi baterako. Hala ere, hare partidu gutxiago jokatu zituen hemen, 15, eta 2016ko udan, 32 urterekin, etxera iritsi zen, Coruñako Deportivora, hain zuzen. 2016tik 2018ra orokorrean Deportivoko atezain titularra izan zen, 2018 bukaeran eta 2017 hasieran izan ezik. 2017 hasierako kontuagatik, Anderlecht taldera utzia izan zen partidu bakarra jokatuz eta 2 gol jasoz. 2018ko Uztailaren 5ean, Osasunarekin sinatu zuen urte baterako.