Málaga Club de Fútbol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Málaga Club de Fútbol
Ezizena(k) Boquerones
Sorrera 1904 (113 urte) (C.A. Malagueño)
Futbol zelaia La Rosaleda estadioa
(edukiera: 28.963 lagun)
Presidentea Qatar Abdullah ben Nasser Al-Thani
Entrenatzailea Espainia Míchel González
Liga La Liga
2016-17 Lehen maila, 11.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Málaga F.C. taldea 1922an.

Málaga Club de Fútbol futbol talde andaluziarra da, 1904an Málaga hirian sortutakoa. Gaur egun lehen mailan jokatzen du, 27 denboralditan egin izan duen bezala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteetan jarraipenik ez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Málagako lehenengo futbol taldea, Málaga Football Club, 1904ean jadanik sortua izan zen. 1909an izena aldatu zuen F.C. Maagueño bihurtuz, baina 1915an taldea bitan zatitu zen eta atera zirenek berriz ere Málaga F.C. izena hartu zuten. Bi taldeen artean lehia handia izan zen harik eta 1933an elkartu eta Club Deportivo Málaga eratu zuten arte. 1941ean inauguratu zuen gaur egungo La Rosaleda estadioa. 1948an Club Atlético Malagueño sortu zen Club Deportivoren filiala izateko. Urte horretan gainera lehen mailan debuta egin zuen Malagak.

70. hamarkada arrakastatsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50. eta 60. hamarkadatan gora etabehera ibili ondoren, 1969-70 denboraldian Antonio Rodríguez López presidente aukeratua izan zen Jenő Kálmár entrenatzaile hungariarraren eskutik bost urte egin zituen jarraian lehen mailan, bi aldiz zazpigarren gelditu eta Zamora Sari bat ere jaso zuen. 1973an kopako final erdiak jokatu zituen baina Bilboko Athletic Klubak utzi zuen finaletik kanpo. 1975ean maila galdu zuen eta pare bat aldiz igo bazen ere gainbehera iritsi zitzaion taldeari.

Taldearen desagerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80. hamarkada maila apalean ibili ondoren 1990 urtean bigarren B mailaraino jeitsi zen. 1992an diru arazoak zirela eta Club Deportivo Málagak desagertu beharra izan zuen eta filiala bihurtu zen talde nagusi Málaga Club de Fútbol izen berriarekin. 1992-93 denboraldi hartan taldea hirugarren mailan ari zen jokatzen eta 1999 arte ez zuen lortu lehen mailara igotzerik. Indar handiarekin itzuli zen ordea, lehen urtean hamabigarren, bigarrenean zortzigarren eta 2002an UEFA Intertoto Kopa irabaztea lortu zuen. Hurrengo denboraldian UEFA Kopan hartu zuen parte eta final laurdenetaraino iritsi zen. Berriz ere krisi ekonomikoa pairatu zuen eta 2006an maila galdu ondoren bi denboraldi egin zituen Bigarren mailan.

Berpiztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008-09 denboraldian berriz lehen mailan aritu zen eta "errebelazio taldea" izan zen, 8. postua lortuz, baina ia bukaerararte UEFArako postuetan ibiliz. 2010ko ekainaren 11an Abdullah ben Nasser Al Thani jeke arabiarrak taldea erosi zuen eta nabarmen indartu ondoren talde konpetitiboa bihurtu da. Manuel Pellegrini du entrenatzaile eta Ruud van Nistelrooy aurrelari. Liga bikaina egin ondoren laugarren gelditu zen, bere historiako posturik onena, eta hurrengo denboraldiko UEFAko Txapeldunen Ligarako sailkatu zen.

2013-14 urtean ez zuen dizdira handirik izan eta 11. egin zuen. 2014-15 denboraldirako Javi Gracia entrenatzailea fitxatu zuen eta denboraldi ia osoa 7. postuan egin ondoren (Europarako sailkatzeko postua) azken partida kaskarren ondorioz 9. postuarekin konformatu behar izan zuen. 2015-16 denboraldian zehar apalago ibili den arren azkenean 8. postua eskuratu du. 2016-17an dagoeneko hiru entrenatzaile izan ditu eta amaieran maila bikaina erakutsi duen arren azkenean 11. postuarekin konformatu behar izan du.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Málaga FC 1904-1933
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
CD Malacitano 1933-1939
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1942-2010
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2010-2016

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017-18 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 37
  • Denboraldiak 2. mailan: 33
  • Denboraldiak 2. B mailan: 3
  • Denboraldiak 3. mailan: 11
  • Ligako posturik onena: 4.a Lehen mailan (2011-12)

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko irailaren 4an[1]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Kamerun ATE Carlos Kameni
2 Maroko ERD Nordin Amrabat (Galatasarayk utzia)
3 Brasil ATZ Weligton (kapitainordea)
4 Portugal ATZ Flávio Ferreira
5 Portugal ATZ Vitorino Antunes
6 Espainia ERD Ignacio Camacho
7 Espainia AUR Samu García
8 Espainia ERD Francisco Portillo
9 Paraguai AUR Roque Santa Cruz
10 Portugal ERD Ricardo Horta
11 Argentina ERD Pablo Pérez
12 Argentina ERD Fernando Tissone
13 Mexiko ATE Guillermo Ochoa
14 Espainia ERD Recio
15 Argentina ATZ Marcos Angeleri
Zbk. Postua Jokalaria
16 Argentina AUR Ezequiel Rescaldani
17 Portugal ERD Duda (kapitaina)
18 Venezuela ATZ Roberto Rosales
19 Boli Kosta ATZ Arthur Boka
20 Espainia ATZ José Manuel Casado
21 Katalunia ATZ Sergio Sánchez
22 Espainia ERD Luis Alberto (Liverpoolek utzia)
23 Espainia ATZ Miguel Torres
26 Espainia AUR Juanmi
27 Argentina ATE Agustín Cousillas
28 Venezuela AUR Juanpi
29 Espainia AUR Samu Castillejo
30 Espainia ERD Sergi Darder
31 Espainia ATZ Iván Rodríguez
Panama ATZ Roberto Chen

Utziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Postua Jokalaria
Boli Kosta ERD Bobley Anderson (Alcorcónen)

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1951-52, 1966-67, 1987-88 eta 1998-99

1946-47

Europako txapelketak: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002

Lagunartekoak: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Europa
1999-2000 12.a 1/16
2000-01 8.a 1/32
2001-02 10.a 1/16 1.a (Intertoto)
2002-03 13.a 1/16 1/4 (Europa League)
2003-04 10.a 1/8
2004-05 10.a 1/16
2005-06 20.a (jeitsi) 1/32
2006-07 15.a (2. mailan) 1/8
2007-08 2.a (2. mailan) 1/16
2008-09 8.a 1/16
2009-10 17.a 1/8
2010-11 11.a 1/8
2011-12 4.a 1/8
2012-13 6.a 1/4 1/4 (Txapeldunen Liga)
2013-14 11.a 1/16
2014-15 9.a 1/4
2015-16 8.a 1/16
2016-17 11.a 1/16
2017-18 1/16

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Malaga CF Primer equipo (Plantilla). 2014.09.04

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Málaga Club de Fútbol Aldatu lotura Wikidatan
2017-18 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Deportivo Coruña | Eibar | Espanyol | Getafe
Girona | Las Palmas | Leganés | Levante | Málaga | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Vila-real