Saga (Saga)
Saga 佐賀市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Kyūshū Kyūshū Saga | ||
Alkatea | Toshiyuki Hideshima (en) | ||
Izen ofiziala | 佐賀市 (Saga-shi) | ||
Jatorrizko izena | 佐賀市 | ||
Posta kodea | 840-8501 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 33°15′49″N 130°18′03″E / 33.2635°N 130.30083°E | ||
Azalera | 355,15 km² | ||
Mugakideak | Ogi (en) , Karatsu, Taku (en) , Kanzaki (en) , Fukuoka, Yanagawa, Ōkawa (en) eta Itoshima (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 232.359 (2021eko martxoaren 1a) −4.013 (2015) | ||
Dentsitatea | 654 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 2005eko urriaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 952 | ||
Ordu eremua | Japan Standard Time (en) | ||
http://www.city.saga.lg.jp/ www.city.saga.lg.jp |
Saga (japonieraz: 佐賀市 Saga-shi ) , Japoniako Kyushuko uhartearen ipar-mndebaldean dagoen hiria da, izen bereko prefeturako hiriburua dena.
2014ko erroldaren arabera 235.352 biztanle ditu. Dena dela ia 6 milioi biztanle dituen Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremuaren barnean dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muromachi Aroan Ryūzōji leinuaren herri gotortua zegoen eremu honetan baina Shimazu eta Arima leinuek bat egin eta Ryūzōjitarrak garaitu zituzten 1584ean eta hauen buruzagia zen Nabeshima Naoshigek gaztelu bat eraikitzea erabaki zuen. 1591 eta 1593 artean eraiki zen Sagako gaztelua eta inguruan eratuz joan zen hiria. Nabeshima leinua Toyotomi Hideyoshiren aldekoa zen eta Japoniarren Koreako inbasioan parte hartu izanagatik berak agindu zuen Sagan 1868ko Meiji berrezarkuntzararte.
1874an samuraien iraultza izan zen, Sagako matxinada izenaz ezagutzen dena. Otsailaren 16an hasi zen eta apirilaren 9an enperadorearen armadak Sagako gaztelua hartu eta matxinada bukatu zen.
Gaur egungo udalerria 1889ko apirilaren 1ean sortu zen hiru barrutitako 21 herrixkak bateratu zituztenean.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Saga, Saga) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.5 | 10.6 | 14.6 | 20.3 | 24.8 | 27.4 | 30.9 | 32.4 | 28.6 | 23.5 | 17.7 | 12.1 | 21 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.0 | 6.0 | 9.3 | 14.8 | 19.2 | 22.8 | 26.8 | 27.6 | 23.7 | 17.9 | 12.4 | 7.2 | 16.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.2 | 2.0 | 4.7 | 10.0 | 14.3 | 18.9 | 23.6 | 23.9 | 19.9 | 13.3 | 7.9 | 3.1 | 11.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 62.0 | 73.5 | 113.7 | 171.3 | 190.0 | 321.6 | 341.4 | 178.2 | 175.0 | 96.8 | 68.5 | 44.4 | 1836.4 |
Eguzki orduak | 117.5 | 120.6 | 160.9 | 161.7 | 182.5 | 143.7 | 169.4 | 210.1 | 164.4 | 174.2 | 141.4 | 123.1 | 1869.5 |
Hezetasuna (%) | 71 | 70 | 68 | 70 | 71 | 76 | 80 | 77 | 76 | 72 | 72 | 73 | 73 |
Iturria: NOAA (1961-1990) [1] |
Sagako Nazioarteko Globo jaialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sagako Nazioarteko Globo jaialdia (佐賀インターナショナルバルーンフェスタ, Saga Intānashonaru Barūn Fesuta) urtero ospatzen den jaialdia da. 5 globorekin hasi ziren 1980an eta 1984rako 640 baziren. 1992an itxura bereziko globoen lehiaketa egiten da eta La Montgolfier Nocturne (gaueko jaialdia) ere egiten da. 1997an Munduko txapeletaren barnean sartu zen eta 38 herrialdetako 112 globo izan ziren bertan.
3.500 bolondresen lanari esker munduko Globo jaialdirik entzutetsuentako bat da. Kase ibaiaren ertz lehorrean zehar pilatzen dira globoak eta handik aireratzen dira. Hiru hamarkada hauetan 10 milioi turista erakarri dituela estimatzen da.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sagako gaztelua.
- Kakurintei te etxea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sagako Nazioarteko Globo jaialdia.
-
Yodohime santutegia.
-
Hokuzan urtegia.
-
Hiriaren erdigunea.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Sagako udalaren webgunea