Salman Khan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Salman Khan
Salman Khan TED 2011.jpg
Bizitza
Jaiotza New Orleans1976ko urriaren 11 (41 urte)
Herrialdea  Bangladesh
 Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Mountain View
Lehen hizkuntza bengalera
Hezkuntza
Heziketa Massachusetts Institute of Technology
Harvard Unibertsitatea
Harvard Business School
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak irakaslea, ingeniaria, youtuberra, enpresaburua eta informatikaria
Jasotako sariak
http://www.khanacademy.org/

Salman Khan (1976ko urriaren 11) hezitzaile eta enpresari estatubatuarra da, zeinak sortu baitzuen Khan Academy ikastegia, doako onlineko hezkuntza-plataforma bat eta erakunde bat egin dituena 6.500 bideo-ikasgaitik gora, erakusteko gai akademiko sorta zabala, nahiz eta hasieran zentratu zen soilik matematiketan eta zientzietan. Halaber, berak sortu zuen Khan Lab School proiektua, eskola fisiko bat, Khan Akademiarekin lotua. [1]

2018ko martxoan Khan Akademiaren Youtubeko kanalak 3,7 milioi harpidedun baino gehiago zituen, eta bertako bideoak 1.400 milioi aldiz baino gehiago ikusi dira. 2012an Time aldizkariak Salman Khan izendatu zuen munduko 100 pertsonarik eraginkorrenen urteroko zerrendan. [2] Forbes aldizkariak, bestalde, azalean atera zuen Khan, “$1 Trillion Opportunity” izeneko erreportajean. [3]


Bizitza eta heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salman Khan Maitairien jaio zen, Louisianan, AEBetan, familia bengalar batean. [4] Aita Barisal-goa zuen, Bangladesh-en, eta ama Murshidabad-ekoa, Mendebaleko Bengalakoa, Indian. Metairieko institutuan ikasi zuen, Lousianan, non, berak gogoratzen duenez, “ikaskide batzuk irten berriak ziren kartzelatik, beste batzuk goi mailako unibertsitateetara joango ziren bitartean”. 1994an graduatu zen.


Ikasi zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) ospetsuan, non graduatu baitzen Bachelor of Science eta Master of Science 6. kurtsoan (Ingeniaritza elektrikoa eta informatika) eta beste batxilergo bat 18. kurtsoan (Matematikak).

Halaber, Salman Khanek MBA master bat egin zuen Harvard Business Eskolan. [5]

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an udako praktikak egin zituen PARC ikertegian (Palo Alto Research Center Incorporated, garai bateko Xerox PARC). 2003tik 2009ra bitartean arrisku handiko diru-funtsen analista izan zen Connective Capital Management enpresan.

Khan Academy[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an hasi zen Internet bidez bere lehengusina bati laguntzen Matematikak zelan landu. Beste senide eta lagun batzuek ere eskatu ziotenean era horretako laguntza, jarri zituen tutorialak Youtube wegbunean, non kontu bat sortu zuen 2006ko azaroaren 16an. [6]


2009ko akaberan, berak sortutako bideo hezigarriek sarean izandako arrakastak bultzatu zuen Khan ordura arteko lana uztera. Harrezkero, jardunaldi osoz zentratu zen bere Youtube kanala indartzen, Khan Academy alegia, Josh Gefner bere lagun handiarekin batera. Ondorioz, Ann Doerr-en diru-laguntza jaso zuen, John Doerr-en emaztea.

Khan Akademiaren bideoek mundu zabalean piztu zuten interesa, ikasleena bezainbait ikasle ez zirenena, eta lehen urte haietan 458 milioi bisita izan zuten.

Salman Khan-ek azpimarratu zuen bere misioa zela “adin guztietako ikasleen ikaskuntza bizkortzea. Hori gogoan, nahi dugu gure edukiak partekatu, berauek erabilgarri aurkitzen duten edonorekin”. Ingeles hizkuntza ere nahi du irakatsi “doako eskolan”. Khan-en bideoak Afrikako eta Asiako nekazari giroko eremuetan ere erabiltzen dira irakasteko.

2013an Salman Khan-ek liburu bat argitaratu zuen, The One World Schoolhouse: Education Reimagined / Mundu bat, eskola bat: hezkuntza berrasmatuz. [7]


Khan-ek uste du osatuz gero ikasgela tradizionaleko hezkuntza bere Akademia garatzen ari den teknologiarekin, horrek hobetu dezakeela irakasleen eraginkortasuna, askatu egingo ditu-eta ohiko hitzaldietatik, denbora gehiago eskainiz ikasleen premia indibidualak hobeto asetzeko.

2018rako Khan Akademiak Youtuben dituen bideoak 1.400 milioi bider ikusi ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «From YouTube Pioneer Sal Khan, A School With Real Classrooms», NPR.org, https://www.npr.org/sections/ed/2016/06/30/476193095/from-youtube-pioneer-sal-khan-a-school-with-real-classrooms. Noiz kontsultatua: 2018-03-29 .
  2. (Ingelesez)  Gates, Bill (2012-04-18), «Salman Khan - The World's 100 Most Influential People: 2012 - TIME», Time, ISSN 0040-781X, http://content.time.com/time/specials/packages/article/0,28804,2111975_2111976_2111942,00.html. Noiz kontsultatua: 2018-03-29 .
  3. (Ingelesez)  Noer, Michael, «One Man, One Computer, 10 Million Students: How Khan Academy Is Reinventing Education», Forbes, https://www.forbes.com/sites/michaelnoer/2012/11/02/one-man-one-computer-10-million-students-how-khan-academy-is-reinventing-education/#5eb5217244e0. Noiz kontsultatua: 2018-03-29 .
  4. (Ingelesez)  «Salman Khan», Biography, https://www.biography.com/people/salman-khan-21416751. Noiz kontsultatua: 2018-03-29 .
  5.   Sal Khan: Bill Gates' favorite teacher - Aug. 24, 2010, 2010-12-23, https://web.archive.org/web/20101223035558/http://money.cnn.com/2010/08/23/technology/sal_khan_academy.fortune/. Noiz kontsultatua: 2018-03-29 .
  6.   «Khan Academy», YouTube, https://www.youtube.com/user/khanacademy. Noiz kontsultatua: 2018-03-29 .
  7.   búsqueda, Resultados de (2013-07-30), The One World Schoolhouse. Education Reimagined (Edición: Reprint. argitaraldia), Twelve, ISBN 9781455508372, https://www.amazon.es/One-World-Schoolhouse-Education-Reimagined/dp/1455508373/ref=sr_1_5?ie=UTF8&qid=1522340362&sr=8-5&keywords=salman+khan. Noiz kontsultatua: 2018-03-29 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]