San Migel eliza zaharra (Noain)

Koordenatuak: 42°46′N 1°38′W / 42.76°N 1.63°W / 42.76; -1.63
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako Noain udalerriko San Migel eliza zaharrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Migel eliza berria (Noain)».
Santa Migel eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
San Migel elizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaNoain Elortzibar
Koordenatuak42°46′N 1°38′W / 42.76°N 1.63°W / 42.76; -1.63
Map
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-350
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
350
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Migel eliza zaharra edota Done Mikel eliza zaharra Nafarroako Noain udalerrian dagoen eliza bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunean dago, San Migel kalearen 6. zenbakian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendean eraiki zen.

1983an inauguratu zen San Migel eliza berriak ordezkatu zuen. 1990ean zaharberritua izan zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotiko estiloko dorrea du, bertan oraindik antzinako erromaniko estiloko kanpai-horma ikusgai dago. XVIII. mendean eraikitako ataria ere badu, azpian gotiko estiliko atea du. Arku puntaduna du, arkibolta eta kapitelekin, eskuinaldean haritz-hostodunak eta ezkerrealdean mahatsondo-hostoekin.

Barnealdea, nabeak hiru atal eta itxura poligonaleko burua du. Ganga gurutzedurakoa da.

XVI. mendean alboetako bi kaperak , sakristia eta korua eraiki ziren. Azken hau buru, aingeru, mahats ale, txori eta basurdez apaindurik dago. Koru azpiko ganga izar itxurakoa da eta klabeetan "serafinak" ditu.

Alboetako erretaulak XVII. mendean Martin Etxeberriak egin zituen baina Espainiako Ondorengotza Gerran erreak izan ziren. XVIII. mendean Joseph Corralek eginiriko erretaula barroko bat ipini zen, baina Iberiar Penintsulako Gerran frantziarrek erre zuten, soilik San Migelen irudia salbatu zelarik. San Migel eta Arrosarioko Ama Birjinaren irudiak gaur egun Noaingo San Migel eliza berrian ikusgai daude.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko Hiri Garraioak 2 linea ditu:

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]