Sankt Gallen kantonamendua
| Sankt Gallen kantonamendua | |||
|---|---|---|---|
| Administrazioa | |||
| Estatu | |||
| ISO 3166-2 | CH-SG | ||
| Hiriburua | Sankt Gallen | ||
| Zatiketa | |||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 47°20′N 9°10′E / 47.33°N 9.17°E | ||
| Azalera | 2.030,75 km² | ||
| Mugakideak | Appenzell Innerrhoden, Appenzell Ausserrhoden, Vorarlberg, Grisonia, Glaris kantonamendua, Schwyz kantonamendua, Turgovia, Zürich kantonamendua eta Bavaria | ||
| Punturik altuena | Ringelspitz | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 535.114 (2024ko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 263,51 bizt/km² | ||
| Hizkuntza ofiziala | Swiss High German (en) | ||
| Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
| Matrikula | SG | ||
| sg.ch | |||
Sankt Gallen kantonamendua, Saint-Gall frantsesez, Suitzako 26 kantonamenduak bat da, herrialdeko ipar-ekialdean dagoena, Austria eta Liechtensteinekiko mugan. Sankt Gallen bera da hiriburua eta hiri nagusia. Beste hiri nagusiak Altstätten, Bad Ragaz, Rapperswill, Rorschach eta Wil dira. Alemaniarrez mintzatzen dira biztanle gehienak eta katolikoak dira. Laborantza (mahatsa, fruitu arbolak), abere hazkuntza (behi azienda), elikagai-industria eta ardogintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Garrantzi handia du, halaber, turismoak (negu kirolak, bainu-etxeak).
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konstantzako aintziraren eta Alpe mendien artean. Eskualde menditsua da (2.501 m Säntis mendian; 2.309 m Churfirsten mendian) eta Rhin, Thur eta Reuss ibaiek ureztatzen dituzten hango haranak.
Barrutiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sankt Gallen kantonamendua ondorengo barrutiek osatzen dute:
Sanktgallentar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alex Zulle (1968-), txirrindularia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Suitzako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.