Konstantzako aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konstantzako aintzira
Bodensee (de)
Bodensee, Meersburg, reger Schiffsverkehr und die Nagelfluhkette im Allgäu.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 395,23 m
Luzera 63 km
Zabalera 14 km
Azalera 536 km²
Sakonera 251,14 m
90 m
Bolumena 48 km³
48.522.000.000 m³
47.700.000.000 m³
Eponimoa Konstantza
Jens (en) Itzuli
Geografia
Karte Bodensee.png
Koordenatuak 47° 39′ 00″ N, 9° 19′ 00″ E / 47.65°N,9.3166666666667°E / 47.65; 9.3166666666667Koordenatuak: 47° 39′ 00″ N, 9° 19′ 00″ E / 47.65°N,9.3166666666667°E / 47.65; 9.3166666666667
Honen parte da Rhin
Estatu burujabea Suitza, Alemania eta Austria
Lurraldea Turgovia, Sankt Gallen kantonamendua, Schaffhausen kantonamendua, Vorarlberg, Konstanz (en) Itzuli, Bodenseekreis (en) Itzuli eta Lindauko barrutia
Leku geografikoa Lake Constance Basin (in Germany) (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
Hustubidea Rhin
Erresidentzia denbora 4,5 a
Arroaren azalera 11.500 km² eta 11.487 km²
Arro hidrografikoa Rhine basin (en) Itzuli

Konstantzako aintzira[1] (alemanez: Bodensee) Erdialdeko Europan dagoen aintzira da, Baden-Württemberg estatu alemaniarraren, Turgovia, Schaffhausen eta Sankt Gallen kantonamendu suitzarren eta Vorarlberg estatu austriarraren artean. Suabiako itsasoa ezizenaz ezagutzen da.

Aintzirako hiririk populatuenak Konstanza, Friedrichshafen, Radolfzell am Bodensee, Bregenz eta Lindau (Bodensee) dira. Uharterik handienak Reichenau beheko lakuan eta Lindau eta Mainau goiko lakuan dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstantzako aintzira Europako erdialdeko eta mendebaldeko ur gezako hirugarren aintzirarik handiena da (eta bigarren handiena bolumenari dagokionez), Geneva lakuaren eta Balaton lakuaren ondoren.

63 km (39 milia) luze eta ia 14 km (8,7 milia) ditu bere punturik zabalenean. 536 km2 inguru ditu (207 milia karratu) eta 395 metrora dago (1.296 oin) itsas mailatik. Bere sakonerarik handiena 252 metrokoa da (827 oin), zehazki Goi Lakuaren erdian. Bere bolumena 48 km3 ingurukoa da (12 milia kubiko).

Lakuak bi zati ditu: ekialdeko sekzio nagusia, Obersee edo Goi lakua izenekoa, 473 kilometro karratu (183 milia karratu) hartzen dituena, bere ipar-mendebaldeko besoa barne, Überlinger See (61 km2 (24 milia karratu)), eta mendebaldeko sekzio askoz txikiagoa, Untersee edo Behe lakua" deitua, 63 kilometro karratu inguruko azalerarekin (24 milia karratu).

Bi laku hauen arteko lotura Seerhein ibaia da (lit.: Rhin lakua). Geografikoki, batzuetan ez da aintziraren zatitzat hartzen, ibaitzat baizik.

Konstantzako Behe lakua hiru zatitan banatuta dago: Alemaniako bi zatiak, Gnadensee uhartearen iparraldean eta Mettnau penintsularen iparraldean (Markelfinger Winkel), eta Zeller See uhartea, Radolfzell uhartearen hegoaldean eta uhartearen ipar-mendebaldean. Uhartearen hegoaldean eta bere hegomendebaldeko besoarekin Stein am.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstantzako aintzira Rhin glaziarrak sortu zuen izotz garaian. Azken glaziaraldiaren ondoren, duela 10.000 urte inguru, Obersee eta Unterseek oraindik laku bakar bat osatzen zuten. Rhin Garaiaren beheranzko higadurak, lakuaren maila mailaz maila hondoratzea eta Konstanzer Schwelle azaleratzea eragin zuen.

Rhin ibaiak, Bregenzer Ach ibaiak eta Dornbirner Ach ibaiak Alpeetatik aintzirara sedimentuak eramaten dituzte, honela, pixkanaka, sakonera gutxituz eta hego-ekialdeko lakuaren hedadura murriztuz.

Antzinatean, bi lakuek izen ezberdinak zituzten, eta, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, izen bera izatera pasa ziren.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poponio Mela geografo erromatarra izan zen aintzirak aipatu zituen lehena. Lacus Venetus deitu zion goikoari eta Lacus Acronius behekoari; Rhin ibaia bietatik igarotzen da. 75 urtearen inguruan. Plinio Zaharra naturalistak, biei, Lacus Raetiae Brigantinus deitu zien, lakuko hiri erromatar nagusiaren omenez, Brigantium (beranduago Bregenz). Izen hau, hemen bizi ziren Brigantii zeltekin lotua dago, eta tokiak tribuaren izena jaso zuen edo eskualdeko biztanleek euren kokaleku nagusiaren izena jaso zuten argi ez dagoen arren. Amiano Martzelinok Lacus Brigantiae forma erabili zuen.

Gaur egungo Bodensee izen alemaniarra, Bodman toki izenetik dator, ziuraski, jatorrian, antzinako goi alemaniar bodamon hitzetik eratorria, "lurzoruetan" esan nahi zuena, laku ondoko lur lauan toki bat adierazten duena. Leku honek, Überlingen aintziraren (Überlinger See) mendebaldeko muturrean kokatua, eskualdez gaindiko izaera bat izan zuen Goi Erdi Aroan, jauregi inperial franko bat bezala (Königspfalz), alamanniar egoitza eta  txanpon-etxea;  izena aintzirara transferitzeko arrazoia hau  izan daiteke ("lakua, honen ondoan baitago Bodman". 833-834 urteetatik aurrera, latindar iturrietan, izena, latinezko bere forma lacus potamicusean agertzen da. Beraz, Walahfrid Strabo bezalako aditu monastikoek, oker onartu zuten Bodman Pfalzen (Potamum latinizatuz) eratorritako izena, grezierazko potamos "ibaia" hitzetik eratorria zela eta "ibai aintzira" esan nahi zuela. Baliteke, baita ere, Rhin ibaia lakuan zehar zihoalako eragina izatea.

Wolfram von Eschenbachek, erdi goi alemaniarrean, Bodemensee edo Bodemsee bezala izendatzen du, azkenean, gerora egungo alemaniar izenerantz eboluzionatu duena, Bodensee. Izena, Bodanrückekin lotuta egon daiteke, Überlingen lakua eta Behe lakuaren arteko muino katea eta Bodman etxearen historiarekin.

Aintziraren alemaniar izena, Bodensee, beste hizkuntza askok hartu dute, adibidez: holanderaz: Bodenmeer, danieraz: Bodensøen, norvegieraz: Bodensjøen, suedieraz: Bodensjön, finlandieraz: Bodenjärvi, errusieraz: Боденское озеро, polonieraz: Jezioro Bodeńskie, txekieraz: Bodamské jezero, eslovakieraz: Bodamské jazero, hungarieraz: Bodeni-tó, kroazieraz: Bodensko jezero, albanieraz: Liqeni i Bodenit.

XV. mendeko Konstantzako kontzilioaren ondoren, Lacus Constantinus izen alternatiboa erromantzearen (erromatar katolikoa) eremuan erabili zen. Izen hau, jada 1187an Lacus Constantiensis eran erabilia izan zena, Konstantza hiritik zetorren, Rhin ibaiaren bokalean, Oberseetik; honen jatorrizko izena, Constantia, aldi berean, erromatar enperadorearengandik eratorria da, Konstantzio Kloro (K. a. 300 inguruan). Hortik dator frantsesez: Lac de Constance, italieraz: Lago di Costanza, portugeraz: Lago de Constança, espainieraz: Lago de Constanza, errumanieraz: Lacul Constanța, grekeraz: Λίμνη της Κωνσταντίας – Limni tis Konstantias, arabieraz, بحيرة كونستانس buħaira Konstans eta turkieraz Konstanz gölü. Ingelesean ere, erromantze eragineko Lake Constance izena hartu zen, eta, ondoren, hebreerara, swahilierara esportatu eta beste hizkuntza batzuetara. Hizkuntza askotan, bi formak paraleloan existitzen dira, erromantzeraz: Lai da Constanza eta Lai Bodan, esperantoz: Konstanca Lago eta Bodenlago...

"Suabiako itsasoa" izen poetikoa, Aro moderno goiztiarreko eta Ilustrazioko idazleek hartu zuten antzinako egileengandik, ziuraski, Tazitorengandik. Hala ere, uste hau akats batean oinarritu zen (Teutoburgoko basoaren eta Taunusaren antzekoa): erromatarrek, batzuetan, Mare Suebicum izena erabiltzen zuten Itsaso Baltikorako, ez Konstantzako aintzirarako. Erromatarrek "sueboak" deritzenak lokalizatu zituzten garaian, Elbako tribu germaniar bat itsaso batetik gertu ulergarria zen. Aro Moderno goiztiarreko egileek, hau alde batera utzi zuten, eta aintzirarik handienaren izena hartu zuten antzinako Suabiako Dukerriaren erdian, egungo Suitzako zatiak ere hartzen zituena. Gaur egun, Suabiako itsasoa (Schwäbisches Meer) Konstantzako aintzirarako termino hiperboliko bezala baino ez da erabiltzen.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstantza aintzirak 571 km²-ko azalera du. Rhin ibaiak mendebaldetik datorrela aintziran sartu aurretik aintzira txikiago bat eratzen du, Untersee edo Zellersee izena duena. Ertzean, Radolfzell am Bodensee eta uhartean Reichenau hiri alemaniarrak dira handienak.

Uda epel eta hezea du eta tenperatua 20 eta 23 °C artean egonkor mantentzen da. Udaberrian eta udazkenean Föhn haize bero eta lehorrak jotzen duenean ikuspegi ederrak agertzen dira, baina neguan behelainoa ohikoa da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suabian kokaturiko aintzira horren inguruan bi milioi eta erdi pertsona bizi dira: gehienak alemanezko hiztunak dira. Mendebaldeko ertzean, Konstantza hiria (84.000 biztanle) dago; ekialdean, Lindau (35.000). Ondoko hauek dira Konstantza aintziraren inguruko herri nagusiak:

Alemania Alemanian (mendebaldetik ekialdera):

Austria Austrian:

Suitza Suitzan (mendebaldetik ekialdera):

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 159. araua. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-10-14.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]