Edukira joan

Parione (Erroma)

Koordenatuak: 41°53′51″N 12°28′18″E / 41.897599°N 12.471746°E / 41.897599; 12.471746
Wikipedia, Entziklopedia askea
Parione
R. VI Parione
Erromako Rioniak
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Izen ofizialaParione
Jatorrizko izenaR. VI Parione
Geografia
Koordenatuak41°53′51″N 12°28′18″E / 41.897599°N 12.471746°E / 41.897599; 12.471746
Map
Azalera19,38 ha
MugakideakPonte, Regola eta Sant'Eustachio
Demografia
Biztanleria2.389 (2020ko abenduaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea123 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
Telefono aurrizkia06
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaRM

Parione Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan seigarrena da. Navona enparantzaren inguruan kokaturik dago.

Tiber ibaiaren eskuinaldean kokaturik dago, Domizianoren Stadiuma egon zen eremuan.

Aintzinako Erroman Circo Flaminio auzoa zen eta bertan Domizianok Stadium handi bat eraiki zuen. Estadio honen horma sendoek eman zioten eremuari izena, Parietone ezizena baitzuen honek ("horma lodia") eta hortik sortu omen zen Parione. Odeum bat ere eraiki zuen, musika eta poesia lehiaketak egiteko. Aisialdirako auzoa bihurtu zen horrela.

1200 eta 1400 artean populazioak nabarmen egin zuen gora. Garai hortan Campo de' Fiori enparantza pabimentatu zen eta Erromako erdigune ekonomiko garrantzitsua bihurtu zen. Sixto IV.a Aita Santuak kaotikoa bihurtuta zegoen eremu hau ordenatzeko hainbat lan agindu zituen, kaleak zabaldu, eraikinak berriztu eta Trastevere auzoarekin lotuko zuen zubi berria eraiki zuen, Ponte Sisto. 1500 urterako merkatari jarduera Campo de' Fiori enparantzatik handiagoa zen Navona enparantzara aldatu zen. 1574 eta 1674 artean Navonaren itxura ere erabat aldatu zen Bernini, Borromini eta Bramanteren arkitektura lanei esker.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]