Celio (Erroma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Celio
R. XIX Celio
Erromako Rioniak
Colosseo di notte.01.jpg
CoA Rione XIX Celio.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriRoma Capitale
HiriaErroma
Izen ofizialaCelio
Jatorrizko izenaR. XIX Celio
Geografia
Koordenatuak41°52′53″N 12°29′41″E / 41.88145°N 12.494751°E / 41.88145; 12.49475141°52′53″N 12°29′41″E / 41.88145°N 12.494751°E / 41.88145; 12.494751
Roma Rione XIX Celio locator map.svg
Azalera0.8254 km²
MugakideakMonti, Appio-Latino (en) Itzuli, San Saba, Ripa eta Campitelli
Demografia
Biztanleria2.460 (2020ko abenduaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea2.980,37 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1921eko abuztuaren 21a
Telefono aurrizkia06
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaRM

Celio Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan hemeretzigarrena da. Koliseoa eta Konstantinoren arkua daude bertan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelio muinoaren magaletan kokatzen da eta berak ematen dio izena rioneari.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromako zazpi muinoetako bat da Zelio. Antzinaroan etruriarrak bizi ziren bertan. I mendean Koliseoa eraiki zen eta ondoan Ludus Magnus, gladiadoreen eskola.

Historian zehar populazio txikia izan zuen. Hainbat eliza zeuden mahasti eta baratzeen artean. 1870 urtean Italia bateratu eta Erroma hiriburu izendatzean eremua urbanizatzeko planak diseinatu ziren. 1885 eta 1891 artean ospitale militarra eraiki zen eta hauen esku gelditu zen rionearen zati handi bat.

Aurretik Monti eta Campitelli rionietan zeuden hainbat lursail 1921 urtean bateratu eta hirugarren rione bat eratu zen, Celio izenekoa.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]