Edukira joan

Sallustiano (Erroma)

Koordenatuak: 41°54′26″N 12°29′46″E / 41.9073°N 12.496°E / 41.9073; 12.496
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sallustiano
R. XVII Sallustiano
Erromako Rioniak
Administrazioa
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Izen ofizialaSallustiano
Jatorrizko izenaR. XVII Sallustiano
Geografia
Koordenatuak41°54′26″N 12°29′46″E / 41.9073°N 12.496°E / 41.9073; 12.496
Map
Azalera26,14 ha
MugakideakCastro Pretorio, Trevi, Ludovisi eta Salario (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.144 (2020ko abenduaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea82 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1921eko abuztuaren 21a
Telefono aurrizkia06
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaRM

Sallustiano Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan hamazazpigarrena da.

Antzinako Erromaren garaian Salustioren lorategiak (Horti Sallustiani) zeuden eremu honetan, hortik rionearen izena. Venus Ericinaren tenplua eta Fortuna jainkosaren tenplua aurkitzen ziren inguruan. Egindako indusketetan obelisko bat ere aurkitu zuten, Obelisko Sallustianoa, Salustioren hipodrodo pribatuaren dekorazio izan omen zena eta gaur egun Trinità dei Monti elizaren aurrean kokaturik dagoena.

410. urtean Alariko I.aren bisigodoek Salustioren villa erasotu, harpilatu eta akueduktoak suntsitu zituzten. Uraren eskasiaren erruz eremua erabat despopulatu zen.

XVI. mendean Sixto V.ak aquedotto Felice akueduktoa eraiki zuen eta 1608an Scipione Borghese kardinalak Santa Maria della Vittoria eliza eraikitzeak rionearen errekuperazioa ekarri zuen. Eremua urbanizatzen hasi zen eta Boncompagni familiak jauregi eta eliza berriak altxatu zituen.

Rionea bera XIX. mendean eratu zen, aurrez Treviren parte izan baitzen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]