Sarah Winstedt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarah Winstedt
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSarah O'Flynn
JaiotzaSixmilebridge1886ko apirilaren 4a
Herrialdea Erresuma Batua
 Irlandako Errepublika
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaHavant (en) Itzuli1972ko irailaren 9a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Richard Olaf Winstedt (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Edinburgh Medical School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, zirujaua eta sufragettea
Jasotako sariak

Sarah Mary Josephine Winstedt, sortzez O'Flynn (Sixmilebridge, 1886ko apirilaren 4a - Havant, Hampshire,1972ko irailaren 9a) medikua, zirujaua eta sufragista irlandarra zen. Bere bizitzaren zati bat Malaysia britainiarrean igaro zuen, 1913tik 1935era.  Testuinguru kolonialean osasunari egin zion ekarpena zela eta, Singapore Women's Hall of Fame-n (en) sartua izan zen hil ondoan. Mediku izan zen bi mundu-gerretan, eta George V.aren zilarrezko erretiroaren domina (en) jaso zuen 1935ean.

Gaztaroa eta ibilbide-hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarah O'Flynn 1886an jaio zen Sixmilebridgen, Clare konderrian. James O'Flynn aitak artilea biltzen lan egiten zuen, eta Margaret (sortzez O'Halloran) haren bigarren emaztearen alaba zen Sarah. Irlandako eta Frantziako komentu-eskoletara joan zen, eta medikuntzako titulua Edinburgoko Unibertsitatean lortu zuen, 1912an. Geroago, obstetriziako alboko izendatu zuten Londresko Royal Free Ospitalean. Denboraldi hartan, emakumearen sufragismoaren aldeko kanpainan militatu zuen. Astebeteko gose-greba egin zuen Hollowayko kartzelan, manifestari-talde batekin Parlamentuan eraso egiten saiatu ondoren.

Ibilbidea Malaysian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1913an, London School of Tropical Medicine-n gaixotasun tropikalei buruzko ikastaro batean parte hartu ondoren, O'Flynn osasun kolonialeko kidegoarekin elkartu eta Malaysia britainiarrera bidali zuten.[1] Kuala Lumpur Ospitaleko parrokiako emakume eta haurrez arduratu zen. Kuala Pilah-ko barrutian, emakume eta haurrentzako ospitale berria ezarri zuen. Ospitalea eraikitzen ari ziren bitartean, landa-eremuetan zehar ibili zen elefante baten bizkarrean eta bizikletan, zainketa-zerbitzuak emateko. Etxez etxeko bisita horiek Malaysiako landa-biztanleek mendebaldeko medikuntzan zuten konfiantza areagotzen lagundu zuten.

1916an, O'Flynn Britainia Handira itzuli zen, eta Royal Army Medical Corps-ekin bat egin zuen.[2] Maltan, Tesalonikan eta Fort Pitt-en (Kent). Gerra amaitu ondoren, 1919an, Dame Muriel Paget lagundu zuen Errusiako misio humanitario batean. Malaysiara itzuli, eta, 1921ean, Richard Olaf Winstedt administratzaile kolonialarekin ezkondu zen. Singapurreko Ospitale Orokorreko kirurgia-unitatean hasi zen lanean.[1] 1932an, ospitale hartan sortu berri zen pediatria-zerbitzuaren zuzendaritza hartu zuen.[1] 1933an dimititu zuen, senarra aholkulari izendatu zutelako Johor-en, baina Johor Baharuko ospitale nagusian boluntario lanetan jarraitu zuen.

Britainia Handira itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935ean, Sarah eta Richard Winstedt Britainia Handira itzuli ziren. Urte berean jaso zuten King George V Silver Jubilee Medal. 1937ko abuztuan, Hampsteadeko Marie Curie emakumeentzako Ospitaleko zuzendari laguntzaile izendatu zuten, zeinetan minbiziaz arduratu zen. Bigarren Mundu Gerran, berriro bat egin zuen gerra-ahaleginarekin: Kanadara ebakuatutako haurrei lagundu zien, Auxiliary Territorial Serviceko errekruta berriak aztertzen zituen, eta Royal Arsenaleko zuzendaritza medikoari lagundu zion. Gerraren ondoren, Dartfordeko egoitza batean eta Middlesex County Council-en lan egin zuen, 1952an erretiroa hartu aurretik. Tropical Hygiene for Schools liburua idatzi zuen, 1950ean argitaratua.[3]

Winstedt bronkopneumoniak jota hil zen 1972an Havanten, Hampshiren. 2014an, Singapour women's Hall of Fame sartu zuten, eta “Malaysiako zirujau kolonialik garrantzitsuenetariko” izendatu .[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Sarah Mary Josephine Winstedt. Singapore Women's Hall of Fame..
  2. Sarah Mary Josephine Winstedt. Singapore Women's Hall of Fame..
  3. «Obituary Notices» BMJ 3 (5830): 834...

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Duncan Sutherland, « Winstedt [née O'Flynn], Sarah Mary Josephine [Sara; Paddy], Lady Winstedt (1886–1972) », Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2015 (lire en ligne )

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]