Hampstead
Hampstead Hampstead | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Camden |
Jatorrizko izena | Hampstead |
Posta kodea | NW3 |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°33′15″N 0°10′28″W / 51.5541°N 0.1744°W |
Demografia | |
Biztanleria | 48.858 (2011) |
Hampstead Ingalaterrako Londres hiriburuko auzo bat da. Camden udalerriaren ipar-mendebaldea hartzen du eta hiriburuaren erdigunetik 6'4 kilometrotara dago. Horregatik Hampstead Village izenarekin ezagutzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hampsteaden aipamenik zaharrena 986ko agiri batean dago dena den XVII mendean hasi zen populatzen, gehiago 1700 urtetik aurrera bertako burdin-uren sona zabaldu zenean. 1880 hamarkadan Londresen beste bainuetxe batzuk ireki ziren eta haiekin lehiatu ezin izanak gainbehera ekarri zuen. 1882an itxi ziren Hampsteadeko bainuetxeak.
1907an metroa iritsi zen eta auzoak bultzada berria izan zuen. 1930ko hamarkadan arkitektura aurrerakoia zuten eraikinak altxatu ziren eta ingurune aberatsa bihurtu zen. Kultura munduko jende ezagun ugarik erosi zuen etxea bertan. Hampsteadeko udalerria sortu zen orduan.
1965 urtean Holborn eta St Pancras udalerriekin bat egin eta Camden udalerria eratu zen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Fenton House.
-
Burgh House.
-
Keats House.
-
St. Mary's eliza.
-
Hampstead Theatre.
-
Swiss Cottage Central Library.
Biztanle ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pitt "Zaharra" (1708-1778), politikaria, Erresuma Batuko lehen ministroa
- Samuel Taylor Coleridge (1722-1834), filosofoa
- George Romney (1734-1802), margolaria
- John Constable (1776-1837), margolaria
- Lord Byron (1788-1824), poeta
- Percy Bysshe Shelley (1792-1822), idazlea
- John Keats (1795-1821), idazlea
- Charles Dickens (1812-1870), idazlea
- Florence Nightingale (1820-1910), erizaina eta idazlea
- Richard Francis Burton (1821-1890), esploratzailea eta hizkuntzalaria
- Robert Louis Stevenson (1850-1894), idazle eskoziarra
- Tomáš Masaryk (1850-1937), politikaria, Txekoslovakiako lehen presidentea
- Flinders Petrie (1853-1942), egiptologoa
- Sigmund Freud (1856-1939), mediku austriarra
- Edward Elgar (1857-1934), orkestra zuzendaria
- Karl Pearson (1857-1936), matematikaria
- Rabindranath Tagore (1861-1941), idazle indiarra
- H. G. Wells (1866-1946), idazlea
- John Galsworthy (1867-1933), Literaturako Nobel Sariduna
- Piet Mondrian (1872-1944), herbheeretako margolaria
- Muhammad Ali Jinnah (1876-1948), Pakistango buruzagi musulmana
- Anna Pavlova (1881-1931), dantzari errusiarra
- Walter Gropius (1883-1969), arkitekto alemaniarra
- D. H. Lawrence (1885-1930), idazlea
- Katherine Mansfield (1888-1923), idazlea
- T. S. Eliot (1888-1965), poeta eta antzerkigile estatubatuarra
- Agatha Christie (1890-1976), idazlea
- Charles de Gaulle (1890-1970), politikaria, Frantziako presidentea
- Ronald Fisher (1890-1962), biologoa
- Edward Victor Appleton (1892-1965), fisikaria
- Aldous Huxley (1894-1963), idazlea
- John Boynton Priestley (1894-1984), idazlea
- Anna Freud (1895-1982), psikoanalista
- Enid Blyton (1897-1968), idazlea, Bostak idaztzi zuen.
- Aneurin Bevan (1897-1960), politikari galestarra
- Henry Moore (1898-1986), eskultorea
- Paul Robeson (1898-1976), abeslari eta antzezle estatubatuarra
- George Orwell (1903-1950), idazlea
- Evelyn Waugh (1903-1966), idazlea
- Elias Canetti (1905-1994), idazle bulgariarra
- Daphne du Maurier (1907-1989), idazlea
- Peggy Ashcroft (1907-1991), aktorea
- Ian Fleming (1908-1964), idazlea, James Bond idatzi zuena
- Stephen Harold Spender (1909-1995), poeta
- Ernst Gombrich (1909-2001), arte-historialari austriarra
- Alfred Jules Ayer (1910-1989), filosofoa
- Yehudi Menuhin (1916-1999), biolinista
- Andrew Fielding Huxley (1917-2012), biofisikaria
- Dirck Bogarde (1921-1999), aktorea
- Kingsley Amis (1922-1995), idazlea
- Lucian Freud (1922-2011), margolari alemaniarra
- Richard Burton (1925-1984), aktore galestarra
- John Fowles (1926-2005), idazlea
- Karel Reisz (1926-2002), zinemagile txekiarra
- Carlos Fuentes (1928-2012), idazle mexikarra
- Harold Pinter (1930-2008), idazlea
- Alfred Brendel (1931- ), piano jotzaile txekiarra
- Elizabeth Taylor (1932-2011), aktorea
- Peter O'Toole (1932-2013), aktore irlandarra
- Judi Dench (1934- ), aktorea
- Chris Bonington (1934- ), alpinista
- Ridley Scott (1937- ), zinema zuzendaria
- Konstantino II.a Greziakoa (1940- ), Greziako erregea 1964-67
- Jacqueline du Pré (1945-1987), biolontxelo jotzailea
- Jeremy Irons (1948- ), aktorea
- Ozzy Osbourne (1948- ), musikaria
- Tom Wilkinson (1948- ), aktorea
- Martin Amis (1949- ), idazlea
- Sting (1951- ), abeslaria
- Stephen Fry (1957- ), arkore, poeta, kazetari, umorista
- Damon Hill (1960- ), 1 Formulako gidari eskoziarra
- Benedict Cumberbatch (1976- ), aktorea
- Thierry Henry (1977- ), futbolari frantsesa
- Robin van Persie (1983- ), futbolari herbeherearra
- Cesc Fàbregas (1987- ), futbolari kataluniarra