Sejano

Wikipedia(e)tik
Seiano» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Luzio Elio Sejano[1] (latinez: Lucius Aelius Seianus) (Volsinii, Etruria, K. a. 20 - K. o. 31ko urriaren 18an) militar erromatarra izan zen, Tiberio enperadorearen laguna. Adiskidetasuna horri esker, garaiko erromatarrik beso luzekoena bihurtu zen.

Bere aita, Luzio Seio Estrabon, equite klasekoa, pretoriar prefektu izendatu zuten Augustoren garaian. Elio familiak semetzat hartuta, haien izena jaso zuen.

Seiano ere pretoriar prefektu izendatu zuten Tiberioren igotzearekin batera. Handik boterea eskuratzen hasi zen. K. o. 23ko, Druso, Tiberioren semea, hil zenerako, Sejanok Senatuaren gaineko autoritatea bazeukan. Pretoriar Guardia osoa, lehen Erroman zehar sakabanaturik zegoena, Viminalgo Atearen ondoan bildu zuen.

Drusoren alargunarekin, Livilarekin, ezkontzea lortu ez bazuen ere, Tiberioren erretiroak Sejanoren boterea handitu zen. Bere egoera politikoa indarturik, saiatu zen Germanikoren alarguna Agripina Zaharra eta semeak Neron eta Druso politikoki hiltzen. Seme gazteena, Gaio Kaligula, ordea, benetan saiatu zen hiltzen.

K. o. 31an, equite jatorria bazuen ere, Tiberiorekin partekatu zuen kontsulatua. Ukiezina zelakoan, boterea bereganatzeko konspiratu zuen. Tiberiok konspirazioa aurkitutakoan Makro jarri zuen Sejanoren lekuan. Senatuak Sejano auziperatu eta hiltzera zigortu zuen. Gau horretan, Sejano itoarazi ondoren, gorpua kalean utzi zuten, non jendeak txikitu ahal izan zuen. Sejanoren hire seme-alabak ere hil zituzten. Haren lagun eta senitarteko askok ihes egin edo haien burua hil behar izan zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sejano Aldatu lotura Wikidatan