Jose Muxika Muxika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Muxika Muxika
Donostiako alkatea

1936ko irailak 13 - 1937ko otsailak 3
Bizitza
Jaiotza Ormaiztegi1894ko abuztuaren 3a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1981eko apirilaren 18a (86 urte)
Familia
Aita Serapio Muxika
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Real Centro Universitario Escorial-Maria Christina
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Real Madril-1918
Flag of None.svg Real Unión1919-
 

Jose Muxika Muxika (Ormaiztegi, 1894ko abuztuaren 3a - Donostia, 1981eko apirilaren 18a) gipuzkoar legegizona eta politikaria izan zen. Serapio Muxikaren semea zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen eta futbolaria izan zen gaztetan Irungo Real Unión eta Madrilgo Real Madrid taldeetan. Eskuindar erregezalea zen eta Donostiako Diario Vasco egunkariaren sortzaile izan zen, beste zenbaitekin, 1934an. Eskuineko koalizioaren barnean zegoen Unión Regionalista Guipuzcoana taldeko hautagaia izan zen 1936ko hauteskundeetan eta Donostiako alkate izendatu zuten frankistek, hirian sartu zirenean (1936ko iraila). Hala ere, frankistei aurre egin zien eta 1937ko otsailean kargutik kendu zuten. Historia gaiak landu zituen bere idatzietan. Obra nagusia: Carlistas, moderados y progresistas (1950, Karlistak, moderatuak eta progresistak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]