Serge Poliakoff

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Serge Poliakoff (Mosku, 1906ko urtarrilaren 8a - Paris, 1969ko urriaren 12a) errusiar jatorriko frantziar margolaria izan zen.

Parisen jarri zen bizitzen 1923. urtean, eta Londresko Slade eskolan egin zituen pinturako ikasketak. Pintura klasikoa landu zuen hasieran, baina, Parisa itzulita, Kandisky, Freundlich eta Sonia eta Robert Delaunay pintoreekin harremanetan hasi zen, eta lan abstraktuak egin zituen harrezkero; kolore bizien erabilera, beroena batez ere, da koadro horien ezaugarri nagusia. Nazioarteko sari ugari jaso zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.