Sergei Kirov

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sergei Kirov
Sergei Kirov.jpg
Bizitza
Jaiotza Urzhum1886ko martxoaren 27a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza San Petersburgo1934ko abenduaren 1a (48 urte)
Hobiratze lekua Kremlin Wall Necropolis
Heriotza modua gizahilketa (erailketa)
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union
Sinesmenak
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Sergei Mironovitx Kirov, errusieraz Серге́й Миро́нович Ки́ров (Urzhum, Errusiar Inperioa, 1886ko martxoaren 27a - San Petersburgo, Sobietar Batasuna, 1934ko abenduaren 1a) politikari sobietarra izan zen. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako buruzagia izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leningradoko Alderdi Komunistaren idazkari nagusi eta Politburoko kide izan zen (1930), eta Batzorde Zentraleko idazkari (1934). Stalinen ondorengotzat hartzen zuten askok.

1934. urtearen bukaeran atentatu batean hil zuten. Heriotza horren errua troskistei egotzi zitzaien, eta Stalinek 1934-1938 bitartean egin zuen garbiketa handiaren hasiera izan zen. Geroago (1956), Nikita Khrustxevek ezagutzera eman zuen Stalinek berak hilarazi zuela Kirov. Kiroven ohoretan Errusiako hainbat hiriren izenek bere izena daramate edo eraman zuten: Kirov, Kirovohrad, Kirovakan, Kirovabad.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Kirov Aldatu lotura Wikidatan