Nikita Khrustxev

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nikita Khrustxev
Nikita Khruchchev Colour.jpg
SESBeko Sobiet Goreneko kidea


List of secretaries of the Central Committee of the Communist Party of Ukraine

1947ko abenduak 26 - 1949ko abenduak 19
Lazar Moiseievitx Kaganovitx - Leonid Melnikov
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Idazkari Nagusia

1953ko irailak 14 - 1964ko urriak 14
Georgi Malenkov - Leonid Brezhnev
Chairman of the Council of Ministers of the USSR

1958ko martxoak 27 - 1964ko urriak 14
Nikolai Bulganin - Alexei Kosigin
Bizitza
Jaiotza Kalinovka, Khomutovsky District, Kursk Oblast1894ko apirilaren 3a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Talde etnikoa Errusiarra
Heriotza Mosku1971ko irailaren 11 (77 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Ezkontidea(k) Nina Khrushchev  (1965 -  1971ko irailak 11)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Donetsk National Technical University
(abuztua 1922 -
Industrial Academy
(1929 -
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Lantokia(k) Mosku
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union
Zerbitzu militarra
Gradua teniente jeneral
Gatazka German-Sovetic war
Bigarren Mundu Gerra
Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb ch0008634, nm0451979 eta nm6671392
Nikita Khrushchev Signature2.svg

Nikita Sergeievitx Khrustxev (errusieraz: Ники́та Серге́евич Хрущёв, nʲɪˈkʲitə sʲɪrˈɡʲejɪvʲɪ̈t͡ɕ xrʊˈɕɕof ahoskatua; Kalinovka, Ukraina, 1894ko apirilaren 15agreg./apirilaren 3ajul.Mosku, 1971ko irailaren 11) Iosif Stalinen ondorengoa izan zen Sobietar Batasunaren buruan. SESBeko Alderdi Komunistaren Lehen Idazkaria 1953 eta 1964 bitartean, nahiz Ministroen Biltzarreko Burua 1958tik 1964 arte. Alderdikideek boteretik kendu zuten 1964an, Leonid Brezhnev jarriz.

Biografia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930eko hamarkadako purga Stalinistak ekidin ondoren, bere kokapena Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista barruan oso aldekoa zen Stalin beraren ondorengoa izateko. Honen heriotza 1953ko martxoan gertatu zen, baina hiru urte igaro behar izan ziren Khrustxevek Sobietar Batasunaren botere guztia bereganatu zuen arte. Boterea lortzeko leia honetan Beria, Malenkov eta Molotov izan zituen aurkari nagusi gisa. Esan bezala, 1956. urtean bereganatu zuen Sobietar Batasunaren boterea eta 1957an ez zuen jada aurkari politiko garrantzitsurik alderdiaren barruan, beraz, bere politika martxan jartzeko inongo oztoporik ez zuen aurkituko ondorengo urteotan.

Hartutako lehenetariko neurri bat, Stalinen gorpua Moskuko Plaza Gorrian dagoen mausoleotik kentzea izan zen. Hau bertan jarri zuten bere heriotzaren ondoren Leninen gorpuaren aldamenean. Keinu hau hurrengo urteotan Khrustxev berak bultzatu zituen desestalinizazioaren eta erreformen ikur bihurtu zen. Baina Khrustxeven agintaldia zerbaitegatik gogoratua bada, hau duda barik 1962eko Kubako misilen krisia da, behar bada Gerra Hotzaren unerik beroena.

1964an SBAKak kaleratu egin zuen bere ordez Leonid Brezhnev jarri zuelarik. 1971an hil zen. Politika mundutik guztiz baztertuta igaro zituen bere azken urteak.

Khrustxev eta desestalinizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khrustxev berak bultzatu zituen destalinizazioaren ondorioz, aldaketa eta krisi sakonak sorrarazi zituen COMECONeko, Sobietar Batasuneko herrialde aliatuetan.

« Stalinek ez zuen jokatzen limurtuz, besteei azalduz eta haien elkarlan pazienteen bidez. Aitzitik, bere ideiak inposatzen zituen, eta erabateko mendekotasuna eskatzen zuen. Bere ikusmoldearen aurka egiten zuena edo bere ikuspegia eta jarrera zehatz-mehatz azaltzen ahalegintzen zena buruzagien artetik baztertzen zuten, eta, horren ostean, moralki eta fisikoki "akabatzen" zuten. (...)

Gerraren lehen fasean, gure aberriaren gainean zegoen mehatxu-arriskua, Stalinek berak nazioa eta Alderdia zuzentzean erabilitako metodo akastunen ondorioa izan zen, neurri baten. Hori gerraren hasierari eta gure armadaren erabateko desorganizazioari dagokionez, horrenbeste hildako eragin zuena. (...)

Burkideok! Iraganeko akatsak ez errepikatzeko, Batzorde Zentralak adierazi du gizabanakoaren kultuaren aurkakoa dela erabat. Stalin gehiegi goraipatu dela uste dugu.

Pertsona jakin batekiko kultua kondenatu behar da eta era boltxebikean errotik kendu, pertsona hori marxismo-leninismoaren parte ez balitz bezala, eta Alderdiaren zuzendaritzaren printzipioekin eta bizi-araudiekin bat etorriko ez balitz bezala.

Zer helburu izango ditu hurrena alderdiak kanpo-politikaren alorrean? (...) Estatuen arteko bizikidetza baketsua, haien erregimen soziala dena delakoa ere. Bakearen aldeko borroka aktiboa (...), eta egungo lasaialdia bake iraunkor bihurtzeko ahalegina.

 »

—Sobietar Batasunaren Alderdi Komunistaren X. Biltzarra, Khrustxeven txostena. 1956ko otsailaren 24koa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikita Khrustxev