Sergio Sollima

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sergio Sollima
Bizitza
Jaiotza Erroma1921eko apirilaren 17a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1921eko apirilaren 17a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2015eko uztailaren 1a)
Heriotza Erroma2015eko uztailaren 1a (94 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta gidoilaria
Genero artistikoa Karditsa (unitate erregionala)a
Spaghetti westerna
IMDb nm0813177

Sergio Sollima (Erroma, 1921eko apirilaren 17a - ib., 2015eko uztailaren 1a), zinema zuzendari eta gidoilari italiarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1921eko apirilak 17an jaio zen Erroman, eta kultuko europar zine zuzendari asko bezala, Peplum generoko pelikulen grabazioetan parte hartzen hasi zen, 1950 eta 1960ko hamarkadetan oso ezagunak zirenak.

Zinearen munduan, Domenico Paolellaren laguntzaile bezala hasi zen. 1960ko hamarkadan, spaghetti westernen espezialista bezala ospea hartu zuen. Bere lanean, argi eta garbi ikusten da Sergio Leone maisuaren eragina. Bitxikeria gisa, bere lanetakoren bat, Simon Sterling ezizenarekin filmatu zuela esan behar da.

Hiru western baino egin ez zituen arren, eta Sergio Leone eta Sergio Corbucci bezain ospetsu egin ez zen arren, zaletu eta kritikoek, genero honetako zuzendari handienetakotzat hartzen dute. Hiru western hauetan, musika, Ennio Morriconek egin zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1998 - Il figlio di Sandokan (Telesaila)
  • 1976 - Il corsaro nero (Zuzendaria)
  • 1976 - Sandokan. (Telesaila)
  • 1973 - Revólver. (Zuzendaria)
  • 1970 - Ciudad Violenta. (Zuzendaria)
  • 1969 - Corri, uomo, corri. (Zuzendaria eta gidoilaria)
  • 1968 - Requiem per un agente segreto (Zuzendaria)
  • 1967 - Faccia a faccia. (Zuzendaria)
  • 1967 - La resa dei conti. (Zuzendaria)
  • 1965 - Agente 3S3: Passaporto per l'inferno. (Zuzendaria)


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.