Serranía Celtibérica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serranía Celtibérica
Spanish Lapland.png
Datu orokorrak
Eponimoa Celtiberia
Geografia
Estatu burujabea Espainia
ProbintziaTeruelgo probintzia
Leku geografikoa Iberiar penintsula

Serranía Celtibérica (euskaraz: «Zeltiberiar Mendilerroa») Espainiako eskualde natural eta kulturala da, hamar probintziatan eta bost autonomia erkidegotan banatuta dagoena. Bere izena zeltiberiarrengandik jasotzen du, erromatar aurreko herria, inguru honetan antzinaroan bizi izan zena.[1]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serranía Celtibéricak 63.098 km²-ko azalera hartzen du, non 1632 udalerri dauden Teruel eta Zaragoza probintzien artean banatuta Aragoin, Cuenca eta Guadalajara probintzietan Gaztela-Mantxan, Burgosen, Segovian eta Sorian, Gaztela eta Leonen, Castellón eta Valentzian, Valentziako Erkidegoan, eta Errioxan.[2] Barnealdeko eskualde bat da, itsasorako irteerarik gabea, Iberiar sistemak zeharkatzen duena, eta, horren ondorioz, udalerri asko eremu menditsu izendatzen dira, Europar Batasunaren irizpideen arabera.

Orografia malkartsua, batez besteko altitude handia edo biztanleguneen sakabanaketa dira komunikazio-azpiegituren garapen eskasa azaltzen duten faktoreetako batzuk.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde honetan guztian, udalerrien %76 baino gehiago autoz 45 minututik gora daude hurbilen dagoen hirian, udalerrien %40k batez beste 50 urte baino gehiagoko biztanleria dituzte eta batez besteko biztanleriaren dentsitatea 7,98 biztanle da km² -ko. Hortik dator Hego Laponia (gaztelaniaz: Laponia del Sur) izendapena,[3] izan ere, urte gutxiren buruan egungo joerarekin biztanleriaren dentsitatea Laponiakoa baino txikiagoa izango da.[4] Izan ere, badira eremu batzuk, Mendi Unibertsalak kasu, non dentsitatea are txikiagoa den, kilometro karratuko 0,98 biztanlera iritsiz.[5]

Guztira 503.566 biztanle daude erroldatuta, eta lau udalerrik soilik gainditzen dituzte 20.000 biztanle baino gehiago, Cuenca, Soria, Teruel eta Calatayud, eta horiek ez datoz bat mendilerroaren ertzetatik 100 kilometroko erradioan dauden metropoli-eremu handiekin (Madril, Valentzia, Zaragoza, Bilbo edo Valladolid).

Bere populazio-dentsitate txikia Europan Laponiarekin edo Eskoziako Lur Garaiekin soilik konpara daiteke, baina bi eskualde hauetan ez bezala, Serranía Celtibéricak ez du banaketa administratibo propiorik, baizik eta zati batean eskualde-erkidego, autonomia-erkidego eta probintzia ezberdinetako lurraldeak hartzen ditu, eta horrek zaildu egiten du NUTS sailkapen-maila guztien arabera emandako Europako funtsak jasotzea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Burillo-Cuadrado, Mª Pilar; Burillo-Mozota, Francisco; Ruiz-Budría, Enrique. (2013). Serranía Celtibérica (España): Un proyecto de Desarrollo Rural para la Laponia del Mediterráneo. Zaragozako Unibertsitatea.
  2. (Gaztelaniaz) «La Laponia española queda entre Cuenca y Guadalajara» eldiario.es 2014-11-16.
  3. (Gaztelaniaz) «Laponia del Sur» El Mundo 2017-2-11.
  4. (Gaztelaniaz) «Serranía Celtibérica» Agronegocios 2017-4-11.
  5. (Gaztelaniaz) Carretero, Nacho. (2017-3-11). «La Laponia española» El País.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]