Sesshū Tōyō

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sesshū Tōyō

Bizitza
JaiotzaBitchū Province (en) Itzuli, 1420
Herrialdea Japonia
HeriotzaMasuda (en) Itzuli1506ko abuztuaren 26a (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Irakaslea(k)Tenshō Shūbun (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakBhikkhu (en) Itzuli eta margolaria
Lantokia(k)Yamaguchi eta Tokio
Lan nabarmenak
Genero artistikoaerretratua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Sesshū Tōyō (japonieraz: 雪舟 等楊?) (Japonia, 14201506) Japoniako historian margolaririk onena. Zen-Shu apaiza, Muromachi aldikoa, bere margoetan sumi-e erabiltzen zuen (tinta beltza). [1] Hasiera bateran Txinako paisaiak margotzen zituen, ondoren Zen Buddhisten estetika erakutsi zuen.[2] Paisaiak, txoriak, loreak eta Budisten sinismenak margotu zituen, besteak beste.[3]

Japoniar eta txinatar estiloak batu zituen, zen pinturen estilo indibidualista garatzeko.[4] Pinturan izan zuen eragina hain handia izan zen ezen arte-eskola askok fundatzaile izendatu baitzuten.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akahaman (Sojako hirian) jaio zen, Muromachiren garaian Bitchū Province zen, eta orain Okayama Prefecture. Samuraien Oda family (japonieraz: 小田家?) (Kyoton, Japonian, dagoen Shθkokuji tenpluan, monje gisa). Lehen haurtzarotik, pinturarako talentua erakutsi zuen, eta, azkenik, Japonia osoan nabarmendu zen.[4] Umetan, komunitate budistan sartu zen Hofukujiren tenpluan, Okayaman (Japonia).[5] [1]

Hamabi edo hamahiru urte zituela, Shοkoku-ji tenpluan monje sartu zen, Kyoton.[4] Shοkoku-ji tenpluak harreman estua izan zuen Muromachiren gobernuarekin, tenpluaren jarraitzaile nagusiak Ashikaga gobernariaren familiaren parte baitziren.[5] Tenshō Shūbun-en ikaslea izan zen, zeinak tinta beltzaren maisua zen.

1467an, Ming dinastiaren agintaldian, Txinara bidaiatu zuen, japoniar mandatari baten kide gisa. Txinara hiru urtez bidaiatu zuen, monasterioak eta Chan-eko paisaiak arakatuz, eta artista profesionalen txinatar pinturak ikasi zituen, maisu alfabetatuen pinturen ordez. Bertan, estilo errealistak ikasi zituen. Ningbotik Perkingera egin zituen bidaietan, naturaren handitasuna sintetizatu zuen, tinta txinatarraren pinturan erabilitako erreferentzia originaletatik ikasiz.[4] Horrek eragin handia izan zuen hurrengo lanean.[6]

Bere bizitzaren azken urteetan, Masuda, Japonia, bisitatu zuen eta, Sesshuren lorategia[4] margotu zuen. 1506an, 87 urte zituela, Tokoji-ko tenpluan hil zen, baina haren gorpuzkiak Ikoji-ren tenplura eraman zituzten. Gerora, Sesshū-ren tenplua deitu zioten.[4] Shutoku, bere ikasleak, bere estudioa, Unkoku-an, jaso zuen.

Pinturak eta teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko paisaia (1470), Tokioko Museo Nazionalaren bilduma.

Zen Budismoan oinarrituta, interpretazio pertsonala eta adierazpen ekonomikoa izan ziren artista japoniarrentzako ondarearen oinarria. Ondoren, XVI. mendeko artistek erabili zituzten beren teknikak.[1]

Huikek bere besoa Bodhidharmari eskaini zion (1496)

Paisaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Masuda Kanetakaren erretratua (1479; Masuda bilduma, Tokio)
  • Huikek bere besoa Bodhidharmari eskainiz (Daruma eta Hui K'o) (1496; Sainen-ji, Aichi, Japonia)
  • Loreak eta hegaztiak, (Kosaka bilduma, Tokio)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Ford, Dorothy. (2010). «The Greatest Perfection: Spatial Aberrations in Sesshu's Long Scroll» Undergraduate Library Research Awards. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":1" defined multiple times with different content
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
  3. Fowler, Michael D.. (17 March 2017). «Spatial confluences between the ink paintings and garden designs of Sesshū Tōyō.» Studies in the History of Gardens & Designed Landscapes: 144-157..
  4. a b c d e f Miyamoto, Kiyoshi. «sesshu toyo» Masuda City Tourist Information Center. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":3" defined multiple times with different content
  5. a b Cunningham, Michael R.. (4 April 1981). «Shūgetsu and Sixteenth-Century Japanese Painting.» The Bulletin of the Cleveland Museum of Art 68 (4): 120–130.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":4" defined multiple times with different content
  6. Cate, Philip Harding. (May 1930). «Four Landscape Scrolls of the Seasons by Sesshu» Bulletin of the Pennsylvania Museum 25 (135): 26-31..
  7. (Ingelesez) Lawrence, Lee. (2022-05-11). «‘Mind Over Matter’ Review: Zen That Surprises» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]