Edukira joan

Sestaoko traineruak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sestao
Sorrera Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea (1923)
Iberia Arraun Elkartea (1944)
Sestaoko Arraunlariak (2008)
Herria Euskal Herria Sestao, Bizkaia
Patroia(k) Andoni Arraiz
Norberto Torres "Txirri"
Asier Zurinaga
Kolorea(k)      berdea
Trainerua Juanita, Kaikutarra, Bizkaitarra, Hojalatera...
Palmaresa 8 Kontxako Bandera
3 TKE Liga
1 KAE Liga
7 Espainiako Txapelketa
7 Euskadiko Txapelketa
16 Bizkaiko Txapelketa


Sestaoko traineruak nagusiki bi elkarte izan dira historian zehar, Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea eta Iberia Arraun Elkartea. 2008an Sestaoko Arraunlariak adinekoen taldea sortu zen.

Arraunaren hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sestaoren arraun historia oso luzea da. 20 eta 30. hamarkadako Bizkaiko estropadetan herriko hainbat talde aritu ziren arraunean, hala nola Kaiku eta gerora futbolean arituko zen Sestao Sport. Kaiku taldea Simondrogas auzoan 1923ko abenduaren 22an sortu zuen Pedro Barrondok. 30. hamarkadaren hasieran lortu zituen lehenengo garaipenak Bilbo aldeko estropadetan eta 40. hamarkadan ere Kontxako ohiko trainerua bihurtu zen.

50. hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50. hamarkadan aldiz Iberia nagusitu zen, Espainiako batel eta trainerilla txapelketa ugari lortuz eta trainerutan Kontxako Bandera eta A Coruñako Generalísimo Kopa famatuak irabaziz. 1954 urtea bereziki izan zen ona klubarentzat, Andoni Arraiz patroiaren agindutara bandera biak irabazi baitzituen. Urte horietan Espainiako Traineru Txapelketa irabaztea falta izan zitzaion, 9 aldiz bigarren postuarekin konformatu behar izan baitzuen. 1959an Kaikurekin bat eginda Sestao izena erabiliz bigarren Kontxako bandera irabazi zuen Iberiak.

Bizkaitarren Urrezko Aroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976an Santurtzik Nerbioiko Sari Handia irabaztearekin batera "Bizkaitarren urrezko aroa" iritsi zen. 1985 artean ia Kontxa eta Txapelketa nagusi guztiak Kaiku eta Santurtziren artean banatu ziren. Bien arteko lehiak ikusgarriak izan ziren, baina 1980 denbioraldiaren amaiera aldera Kaikuk gora egin zuen eta Soterari nagusitu egin zitzaion hurrengo urteetan.

Urte asko itzalean egon ondoren Kaikuk berriz ere "Jose Luis Korta" fitxatu zuen eta KAE 2. mailan zegoen taldeak fitxaketa handiak egin eta puntako elkarte bihurtu da. Azken lau urteetan 2 Kontxa irabazi ditu eta hirugarren liga irabaztear dago. Iberiak aldiz urte banaka batzutan atera izan du trainerua baina jarraipenik ez du izan eta 2002tik aurrera lehorrean izan da.

Patroi historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Kontxako Banderak lortu dituzten patroiak:

  • Norberto Torres "Txirri" (4): 1978, 1980, 1981, 1982. Kaiku.
  • Andoni Arraiz (1): 1954. Iberia.
  • Manuel Arraiza (1): 1959. Sestao.
  • Asier Zurinaga (1): 2009. Kaiku.
  • Cristian Garma (1): 2012. Kaiku.
  • Bandera eta Txapelketa nagusiak bakarrik agertzen dira hemen. Gainonzeko garaipenak ikusteko jo ezazue talde bakoitzaren orrialdera.
  • Txapeldunak (8): 1954, 1959, 1978, 1980, 1981, 1982, 2009 eta 2012.
  • Bigarrenak (4): 1945, 1946, 1979 eta 2011.
  • Hirugarrenak (8): 1935, 1948, 1950, 2010, 2013, 2014, 2016 eta 2017.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (5): 1981, 1983, 2009, 2012 eta 2014.
  • Txapeldunak (7): 1978, 1981, 1982, 2009, 2010, 2011 eta 2013.
  • Bigarrenak (12): 1952, 1955, 1957, 1958, 1959, 1960, 1963, 1964, 1966, 1980, 2012 eta 2014.
  • Txapeldunak (7): 1979, 1980, 1981, 2009, 2010, 2012 eta 2013.
  • Bigarrenak (2): 1985 eta 2011.
  • Txapeldunak (15): 1944, 1966, 1971, 1972, 1973, 1978, 1980, 1982, 1986, 1993, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013.

Estropada zaharrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro modernoko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]