Edukira joan

Shahla Lahiji

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shahla Lahiji
Bizitza
JaiotzaTeheran1942ko apirilaren 24a
Herrialdea Iran
HeriotzaTeheran2024ko urtarrilaren 8a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, itzultzailea, saiakeragilea eta idazlea
Jasotako sariak

Shahla Lahiji (persieraz: شهلا لاهیجی‎; Teheran, 1942ko apirilaren 24aibidem, 2024ko urtarrilaren 8a) irandar idazle, argitaratzaile, itzultzaile eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen[1].

Soziologian lizentziatu zen Londresko Unibertsitate Irekian[2]. Roshangaran argitaletxea sortu zuen 1983an, Irango lehen emakume argitaratzaile bihurtuz[3][4]. 2006rako, Roshangaranek emakume egileek idatzitako eta emakumeen arazoei eskainitako 200 lan baino gehiago argitaratu zituen[5][4]. 2001ean argitaletxeak PEN saria irabazi zuen Ameriketako Estatu Batuetan eta Pandora saria Erresuma Batuan[6].

2000ko apirilaren 7tik 9ra Berlinen Heinrich Böll Fundazioak bultzatutako biltzar akademiko eta kultural batean parte hartzeagatik auziperatutako 19 idazle eta intelektualetako bat izan zen[7]. Hiru urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten konferentzian parte hartzeagatik segurtasun nazionala oztopatzea egotzita, eta beste sei hilabete Irango Islamiar Errepublikaren aurkako propaganda zabaltzeagatik. Azkenean zigorra sei hilabetera laburtu zioten[8][1].

2024ko urtarrilaren 8an hil zen Teheranen, 81 urte zituela[9].

  • The Quest for Identity : The Image of Iranian Women in Prehistory and History (Mehrangiz Karrekin batera, 1992)
  • Iran Awakening: One Woman's Journey to Reclaim Her Life and Country (Azadeh Moavenirekin batera, 2007)
  • Quello che mi spetta (Parinoush Sanieerekin batera, 2010)
  • 2001: PEN/Barbara Goldsmith saria[7]
  • 2006: IPA saria[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Non-violence for change» Deutsche Welle 2009-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  2. (Ingelesez) «Women's Literary & Artistic Creativity in Contemporary Iran. Speakers» University of Toronto (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
  3. (Ingelesez) «Shahla Lahiji: Iran’s First Female Publisher» Asharq Al-Awsat 2007-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  4. a b (Ingelesez) Skalli, Loubna H. (2006). «Communicating Gender in the Public Sphere: Women and Information Technologies in the MENA Region» Journal of Middle East Women's Studies 2 (2): 35-59. (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  5. (Ingelesez) Esfandiari, Golnaz. «Iranian Activists Campaign To Bring More Women Into Parliament» Radiofreeeurope/Radioliberty 2015-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  6. (Ingelesez) Kristianasen, Wendy. «Islam’s women fight for their rights» Le Monde diplomatique 2004-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  7. a b (Ingelesez) «Iranian publisher and Uzbek novelist to receive 2001 PEN/Barbara Goldsmith Freedom to Write Awards» IFEX 2001-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  8. (Ingelesez) «Shahla Lahiji» PEN America (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  9. (Persieraz) «شهلا لاهیجی؛ نخستین زن ناشر ایران درگذشت» Fararu 2024-01-08 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  10. (Ingelesez) «First IPA Publishers’ Freedom Prize goes to courageous Iranian publisher Shahla Lahiji» IFEX 2006-09-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]