Sienita
| Sienita | |||
| Arroka igneoa | |||
|---|---|---|---|
| Mineral garrantzitsuak | Ortosa Plagioklasa Hornblenda | ||
| Maximoa | 2,8 g/cm3 | ||
| Minimoa | 2,7 g/cm3 | ||
Sienita batez ere ortosaz osatutako arroka igneo plutoniko faneritiko bat da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ia-ia ez du kuartzorik, eta izatekotan %5a baino gutxiago izango da.
Feldespatoan, normalki, ortosa izango da, nahiz eta beste feldespato alkalino batzuk ere izan daitezkeen. Plagioklasa normalean %10 baino gutxiago izaten da. Mineral ferromagnesianoak agertzen direnean hornblenda izaten da eta gutxietan piroxeno edo biotita.
Eraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sienitak intrusio magmatiko alkalinoetan sortzen dira, lurrazal kontinentala lodia den lekuetan edo subdukzio eremu orogenikoetan. Sienita lortzeko granito baten urtze partzial oso txikia egin behar da, potasioa ez urtzeko.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egiptoko Aswan (garai hartan Syene) eskualdean deskribatu zen lehen aldiz.
Aztarnategi nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sienita ez da ohiko arroka. Ondorengo tokietan agertzen da:
- Europan:
Suitza,
Alemania,
Norvegia,
Bulgaria eta
Errumanian. - Amerikan:
Estatu Batuak: Arkansas eta Montanan bereziki. Ingalaterra Berrian ere bai. - Afrikan:
Egipto (Aswan) eta
Malawin.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Errusian aurkituriko sienita.
- Quebec-en aurkituriko sienita.
- Sienite arrokak ibaian.
- Sienitazko eskultura egiptiarra.
