Ladislao IV.a Vasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ladislao IV.a Vasa
Rubens Władysław Vasa.jpg
Poloniako monarka

1632ko azaroaren 8a - 1648ko maiatzaren 20a
Q66200899 Itzuli


Q66200917 Itzuli


Q66200890 Itzuli


Q66200819 Itzuli


Q66201032 Itzuli

Bizitza
JaiotzaŁobzów (en) Itzuli1595eko ekainaren 9a
Herrialdea Bi Nazioen Errepublika
HeriotzaMerkinė (en) Itzuli1648ko maiatzaren 20a (52 urte)
Hobiratze lekuaRoyal Tombs of the Wawel Cathedral (en) Itzuli
Vilnius Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaSigismundo III.a Vasa
AmaAnne of Austria, Queen of Poland
Ezkontidea(k)Zezilia Renata Habsburgokoa  (1637 -
Marie Louise Gonzaga (en) Itzuli  (1646 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaVasa dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak

Find a Grave: 15925817 Edit the value on Wikidata
Vladislaus Rex.PNG

Ladislao IV.a Vasa edo Ladislao IV.a Poloniakoa (Łobzów, Bi Nazioen Errepublika, 1595eko ekainaren 9a - Merkinė, Bi Nazioen Errepublika, 1648ko maiatzaren 20a) Poloniako erregea, Lituaniako duke handia, Suediako errege titularra eta Errusiako tsarra izan zen.

Sigismundo III.a Vasa eta Ana Austriakoren semea izan zen. Bere aita Sigismundo Suediako errege kargutik kendu zuen bere osaba Karlos IX.ak. Emaitza, errege poloniarren suediar tronua eskatzeko borroka luze bat eta bi herrialdeen arteko gerra bat izan zen.

1610ean, boiardoek Errusiako tsarra aukeratu zuten, Poloniako armadak Mosku okupatu ondoren. Hala ere, ortodoxo bihurtzeari uko egiteak bere erregealdi aukerak zapuztu zituen.

Garai hartan, hainbat kanpaina militarretan parte hartu zuen. Horrela, errusiarren, otomandarren eta suediarren aurka borrokatu zen.

1632an bere aita hil zen eta Ladislao Poloniako errege aukeratu zuten. Sigismundoren heriotza probestuz, Mikel I.a Errusiakoa tsarrak muga zeharkatu eta Smolensk hiria setiatu zuen. Ladislaok infanteria eta artilleria modernoak erabiltzeak irabazi zuen.

1633-34an Otomandar Inperioaren aurkako gerra bat gertatu zen, eta 1635ean suediarrekin armistizio bat sinatu zen.

Harreman gogorrak izan zituen Habsburgotarrekin eta Cecilia Renata Habsburgokoarekin ezkondu zen. Emaztea hil ondoren, Maria Luisa Gonzagarekin ezkondu zen.

Ez zuen semerik bizirik atera eta Joan II.a Kasimiro Poloniakoa anaia izan zuen oinordeko.