Silesiako probintzia
Silesiako probintzia | |||
---|---|---|---|
Prusia | |||
Administrazioa | |||
Antzinako herrialdea | Alemaniar Inperioa | ||
Antzinako herrialdea | Prusiako Erresuma | ||
Hiriburua | Wrocław | ||
Deuseztapen data | 1941 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 51°07′N 17°02′E / 51.12°N 17.03°E | ||
Azalera | 37.013 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 4.868.764 (1939) | ||
Dentsitatea | 131,54 bizt/km² |
Silesiako probintzia (alemanez: Provinz Schlesien; polonieraz: Prowincja Śląska; silesieraz: Prowincyjŏ Ślōnskŏ) 1740tik 1918ra Prusiako Erresumako probintzietako bat izan zen. Bere hiriburua Wrocław zen. Weimarko Errepublikaren garaian, 1919an, Silesia bi probintziatan banatu zen: Silesia Garaia eta Silesia Behereko voivoderria.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1740an, Federiko II.a Handia Prusiakoa Silesia beretu zuen Austriako Ondorengotza Gerraren barruan (1740-1748). Gerra amaitu zenean, Prusiako Erresumak Silesia ia osoa konkistatu zuen, eta hego-ekialdeko muturreko Silesiako zati batzuk, hala nola Cieszyn eta Opavako Dukerriak, Habsburgoko Etxearen esku geratu ziren.
Zazpi Urteko Gerrak (1756-1763) Silesia gehienaren gaineko prusiar kontrola berretsi zuen eta Prusiako probintzia fidelenetako bat bihurtu zen. 1815ean Görlitz ingurua, lehen Saxoniakoa, probintzian sartu zen Napoleondar Gerren ostean.
Prusiako probintzia izanik, Silesia Alemaniar Inperioaren zati bihurtu zen Alemaniako bateratzean 1871an. Silesian industrializazio handia zegoen eta garai hartan jende asko joan zen hara bizitzera. 1905eko erroldaren arabera, biztanleen hiru laurdenak alemanak ziren, eta Oderreko ekialdeko populazioaren masa poloniarra zen.
1919an, Silesia bi probintziatan berrantolatu zen: Silesia Beherea (Niederschlesien) eta Silesia Garaia (Oberschlesien). 1938 eta 1941 artean Silesia Beherea eta Garaia berriro laburki batu ziren probintzia bakar gisa.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Silesia, Europa Erdialdeko eskualde historikoa.
- Txekiar Silesia, Austriako Silesia zaharra.
- Silesiako voivoderria eta Silesia Behereko voivoderria.
- Moravia-Silesia eskualdea, Txekiar Errepublikan