Edukira joan

Görlitz

Koordenatuak: 51°09′10″N 14°59′14″E / 51.1528°N 14.9872°E / 51.1528; 14.9872
Wikipedia, Entziklopedia askea
Görlitz
Görlitz
Zhorjelc
Greater district town (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia
Rural district of SaxonyGörlitz
AlkateaOctavian Ursu (en) Itzuli
Izen ofizialaGörlitz
Jatorrizko izenaGörlitz
Zhorjelc
Posta kodea02826
Udalerri kodea14626110
Geografia
Koordenatuak51°09′10″N 14°59′14″E / 51.1528°N 14.9872°E / 51.1528; 14.9872
Map
Azalera67,52 km²
Altuera201 m
MugakideakNeißeaue, Zgorzelec eta Schöpstal
Demografia
Biztanleria56.574 (2022ko abenduaren 31)
11 (2022)
alt_left 29.441 (%52) (%48) 27.133 alt_right
Dentsitatea838 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia03581
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAmiens, Molfetta, Nový Jičín, Zgorzelec, Wiesbaden, Naoussa (en) Itzuli, List auf Sylt, Selfkant eta Oberstdorf
MatrikulaGR
goerlitz.de

Görlitz (alemanez ˈɡœɐ̯lɪts ahoskatua; polonieraz: Zgorzelec, goi-sorabieraz: Zhorjelc, behe sorabieraz: Zgórjelc, txekieraz: Zhořelec) Alemaniako Saxonia estatuko hiri bat da. Oder ibaiaren mendebaldeko ertzean dago. 2010eko erroldaren arabera 55.596 biztanle zituen.

Görlitz izena antzinako eslaviar hizkuntzetatik dator eta "erretako lurra" esan nahi du, izan ere asentamendua sortzeko inguruari sua ematen baitzitzaion basoa argitzeko. Gorelic herrixka Poloniako Erresumak eskuratu zuen X. mendean. 1071n Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren idatzi batean ere azaltzen da Goreliz izenarekin. Bohemiako beste bost herrirekin batera Lusaziako Liga sorabiarra osatu zuen eta herriak garapena izan zuen.

Erreforma protestantea onartu zuen 1520an, Alemaniako gainerako hiriek baino hamar urte lehenago, eta XVII. mendean Hogeita Hamar Urteko Gerran asko sufritu zuen. Gerraren ondoren Saxoniako Hauteserriak eskuratu zuen, baina Napoleondar Gerren ondoren, Prusia jabetu zen herriaz eta Silesiako probintzian sartu zuen.

Bigarren Mundu Gerra amaitzean Oder ibaia bihurtu zen Alemania eta Poloniaren arteko muga eta beraz, hiria bitan banatuta gelditu zen; mendebaldeko ertza Alemaniako Saxonia estatuan eta ekialdekoa Poloniako Silesia Beherea eskualdean, Zgorzelec izena hartuz. 2004an Poloniak Schengeneko Hitzarmena sinatzerakoan alde bien artean arazorik gabe pasatu ahal izan ziren hiritarrak. Poloniaren eta Alemaniaren arteko laguntasuna erakutsi nahian, 2010erako Görlitz-Zgorzelec bezala Europako kultura-hiriburu izateko beren burua aurkeztu zuten, baina ez zuten irabazi.

Görlitz eta eskualdea ezagunak ziren milaka behargini lan ematen zieten makineria lantegiengatik. Alemania batu eta merke asko erosi zituzten fabrikok Mendebaldeko erraldoiek. Produktibitate apala aitzakia, azkar desmuntatu zituzten, eta lanpostua mantendu nahi zutenak alde egitera behartu. Neguko arropa ekoizten duen multinazional estatubatuar batek, Saxoniako gobernuaren diru laguntzen gose, lanpostu gutxi batzuk sortu zituen joan den 2000ko hamarkadaren hasieran. Laster utzi egin zuen, ordea, hark ere, kilometro batzuk ekialdera mugituz gero, antzeko abantailak izateaz gain soldata are baxuagoak ordaindu zitzakeela jabetuta[1].

2013az geroztik, Görlitz prusiarra da ofizialki Alemaniako hiririk txiroena: bizilagun bakoitzak 14.000 euro inguruko diru sarrerak ditu, batez beste. Hanburgon, Munichen eta Stuttgarten ia horren halako bi jasotzen dute[1]. Alemanian, langabezia tasa egonkor dago aspaldi, %5 inguruan. Azken bi hamarkadetan behargin askok alde eginda ere, Görlitzen hamazazpi puntu altuagoa da, %22koa hain zuzen ere. Soldata baxuak direla-eta, diru sarrerak osatzeko subsidioren bat jasotzen dutenekin tasa hori %40ra ere igotzen da[2]. Alemania osoko enpresa handi eta ertainak erakartzeko eskuz sinatutako eskaintza piloa, 2.500, igorri du Joachim Paulickek. Haren hiriaren abantaila bat omen da Saxoniako azentu hertsiarekin ez, hizkuntza neutroan hitz egiten dela Görlitzen[3].

Görlitz kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goerlitzer Warenhaus XX. mende hasierako art nouveau estiloaren eredu bikaina da. Merkataritza gune izateari 2010ean utzi zion. Wes Anderson zuzendariak Grand Hotel Budapest pelikulako seta bere saloi dotoreetan paratu zuen joan zen 2013an. Quentin Tarantinok ere erabaki zuen Görlitzek Parisen antz handiagoa zuela Parisek berak baino, eta pare bat kale harago filmatu zituen Inglourious basterds arrakastatsuaren eszena batzuk[1].

Polonia eta Txekiar Errepublikako atal batzuekin batera, Silesia osatutakoa da Görlitz. Egun, oinez zubi bat zeharkatzea nahikoa da Zgorzelec hiri biki poloniarra zapaltzeko. 2004az geroztik, ez dago inongo agiririk eraman beharrik sakelan mugaz bestalde osteratxoa egiteko. 2010etik aurrera, alboko bi estatuetan bizi-maila (eta batez ere inflazioa) altxatzeak Ekialdeko Alemaniako eskualde batzuetako kaleak biziberritu ditu[1].

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Agirre,, Danel. (2014-11-02). «'Gorliwood': kapitalismora, atzeko eskaileratik» Berria.
  2. «%22» Berria 2014-11-02.
  3. «2.500» Berria 2014-11-02.