Simón Iturri Patiño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simón Iturri Patiño
Bizitza
JaiotzaCochabamba1860ko ekainaren 1a
Herrialdea Bolivia
HeriotzaBuenos Aires1947ko apirilaren 20a (86 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, enpresaburua, politikaria, bankaria, meatzaria eta arte bildumagilea

Simón I. Patiño (Santibáñez, Cochabamba, Bolivia, 1860ko ekainaren 1aBuenos Aires, Argentina, 1947ko apirilaren 20a) eztainuaren meatzaritza handiki bat izan zen.

Patiñok meatze-enpresak garatu zituen Bolivian eta integrazio bertikal garrantzitsua lortu zuen alemaniar fundizio batean eta Williams Harvey britainiarrean inbertitzaile izanda. AEBetako National Lead-en ere inbertsioak izan zituen, eztainuaren erosle garrantzitsua zena. [1] Nazioarteko inbertsioak garatu zituen lehenengo boliviarra ere izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simón Iturri Patiño Santiváñez-en jaio zen, Cochabamban, 1860ko ekainean, Eugenio Iturri Euskal Herriko etorkinaren eta bere emaztea Cochabamba- n jaiotako María Patiñoren semea.

Huanchaca Meatze Konpainian lan egin zuen Orurora joan aurretik, non Hermann Fricke y Cia merkataritza-enpresako enplegatua izan zen. Aniceto Arce Huanchaca meategira joan zen lanera, urte batzuez han aritu zen peoi gisa.

Albina Rodríguez Ocamporekin ezkondu zen Oruron 1889an eta hiru alaba izan zituzten, Graziella, Elena eta Luzmilla, eta bi mutiko, René eta Antenor. [2]

Negozioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900. urtean, La Salvadora meategian, Llallagua muinoan (Potosí departamendua), oso aberatsa den zain bat aurkitu zuenean hasi zen bere dirutza.1910. urte inguruan meatze-multzo indartsu bat osatu zuen Llallagua, Catavi, Uncía eta Huanuni meategiekin, besteak beste. Horrez gain, bere meategietako mineralak garraiatzeko, Machacamarca Uncía Trenbidea eraiki zuen 1911n.

Patiño Txileko meatzarien ondasunak lortzen ari zen Boliviako meategietan, Santiagoko (Txile) burtsako erosketa sekretuen bidez. Behin Llallagua Eztainu konpainiaren akzio gehienak eskuratzea lortu zuenean, ordura arte Txileko kapitalisten eskuetan, harro sentitu zen Boliviako meatzaritza “nazionalizatuz”.

1924ko uztailean, bere ondasunak finkatu zituen Patiño Mines and Enterprises Consolidated, Inc. konpainian, zeina Delaware-n erregistratu zuen, Estatu Batuetan. Bertan Llallagua Eztainu Konpainia, La Salvadora eta aipatutako trenbidea bildu zituen.

Williams Harvey[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952ko iraultzaren aurretik Boliviako meatzaritzaren historiako gertakaririk garrantzitsuena Patiñok Liverpool-en egoitza duen Williams Harvey & Co. galdategi ingelesaren erosketa izan zen, zeinak munduan zegoen galdategien eta findegien negozioaren laurdena kontrolatzen zuen.

Malaysian ere meategiak eskuratu zituen. Patiñoren kasua ezohikoa da, Hego Amerikako handikiek oso gutxitan bilatzen baitzuten euren interesen integrazio bertikala. Integrazio horri esker, funtsezko papera izan zuen Eztainuaren Nazioarteko Batzordea osatzeko, lehengai baten prezioa kontrolatzen saiatu zen lehen kartela izan zena. Hori dela eta, Eztainuaren Erregea bezala ezagutzen zen. 1940ko hamarkadan munduko gizon aberatsenen artean zegoen.

1929ko Depresio Handian paper garrantzitsua jokatu zuen Eztainuaren Nazioarteko Batzordea sortzean, eztainuaren hornidura arautzeko eta prezioa babesten saiatzeko.

1906an, Patiñok Banco Mercantil-a sortu zuen Bolivian, eta existitzen jarraitzen du, bere oinordekoen interesekin zerikusirik ez duen arren.

1942an Patiñok, CataviLlallagua - Siglo XX meategietako bere langileen bidezko eskakizunei aurre eginez, soldata hobeak lortzeko, Cataviko sarraskia koordinatu, babestu eta agindu zuen Enrike Peñarandaren gobernu militarrarekin batera bere langileen eskakizunak isilarazteko, eta minerala ateratzea ia esklabotasun baldintzetan mantentzeko.

Eztainuaren baroia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patiño, Mauricio Hochschild eta Carlos Víctor Aramayorekin batera , eztainu-baroiak bezala ezagutzen ziren eta eragin politiko handia izan zuten Bolivian 1952ko Iraultza Nazionalaarte, meatzaritza-enpresak nazionalizatu zituena.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patiñoren oinordekoek Patiño Fundazioa sortu zuten, eta Boliviako ikasleei Suitzan eta Bolivian unibertsitate-ikasketak egiteko bekak eta kultura lanetara dedikatzen dena. Fundazioa Portales Jauregiaz arduratzen da, Patiñok Cochabamban eraikiarazi zuen etxea, 15 urte behar izan zituena eraikitzeko, non bere azken egunak atseden hartzeko asmoa zuen, baina bidaian hil zen. Gaur egun bilerak egiteko erabiltzen da eta publikoari irekita dago. Fundazioa ere arduratzen da Villa Albinaz, Pairumaniko jauretxe bat, hau ere Cochabambakoa, Patiñok bere emaztearentzat eraikia. Patiño ezkontideak Pairumanin lurperatuta daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Geddes 1972.
  2. Patiño en Geni, s/f; acceso 02.01.2013

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]