Edukira joan

Ximun Erramuzpe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simon Erramuzpe» orritik birbideratua)
Ximun Erramuzpe
Bizitza
JaiotzaBanka1914ko abuztuaren 2a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBidarrai1988ko maiatzaren 25a (73 urte)
Familia
AitaPeio Erramuzpe
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Triztan Ximun Erramuzpe Karrikaburu (Banka, 1914ko abuztuaren 2an - Bidarrai, 1988ko maiatzaren 25ean)[1][2] Nafarroa Behereko euskal idazle eta bertsolaria izan zen, Peio Erramuzperen semea.

Ximun Erramuzpe Bankako Manexenean jaio zen 1914an. Aitarekin ikasi zuen bat-bateko bertsoak egiten. Uztaritzeko seminarioan eta Baionakoan ikasi zuen. 1933 aldean, lehen eta laugarren sariak jaso zituen Eskualduna astekariak antolaturiko literatura lehiaketan.[3] 1954an, Luixa Passicotekin ezkondu zen Donibane Lohizunen, eta han bizi izan zen. Edari saltzailea izan zen lanbidez. Zahartzaroa Bidarrain igaro zuen.[2][1]

Eskualduna lehen ta orai, Astekari Eskualduna, Arranoa, Bakarrik jenden erdian, Gauaz irrintzina oihanean, Primaderari, Urte on, Xori kantarien eguna, Ogi kaskoak eta Aurrera Menditarrak ditu bertso sailik ezagunenak.[2][4]

Primadera

Primadera da lehen ainarak xuri ta beltz erreinuak

Iguzkitara berotuz lumak dabiltz harrotuz heguak

Primadera da ta urrunduak iragan haize gaixtuak

Zueri ere bozkarioak ditzala zabal goguak

Primadera da gure kantuak ez ditu hustu neguak.


Primaderaren jitean dire bazterrak alegeratu

Nola haur baten sortzeak baitu etxe guzia apaindu

Primaderaren eskuak dauzku lorez mertxikak beztitu

Ikusgarriez begiak piztu eta bihotzak arraitu

Primaderaren oihartzunak du gure kantua lagundu.


Primadera da hogoi urtean begitarte guzietan

Iduri mundu hasi berrian gizonaren atzartzean

Primadera da bihotz batean amodioa sartzean

Ainarak ere primaderetan dabiltz beren ohantzetan

Primadera da egiten dena delarik bertzen onetan.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Bidegain, Eneko. Urepeletik Bidarraira, bi mende bertsotan. Bertsolari aldizkaria, 2019ko urtarrilak 3, CC BY-SA 4.0, bertsolari.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
  2. a b c Triztan Ximun Erramouspe Karrikaburu. BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
  3. Onaindia, Santi. Simon Erramuzpe. Euskal literatura VI, Etor, etorkultura.com (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
  4. a b Bankako bertsulari ohien koblak. eke.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]