Skanderbeg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Skanderbeg
Gjergj Kastrioti.jpg
Bizitza
Jaiotza Krujë1405eko maiatzaren 6a
Herrialdea Veneziako Errepublika
Talde etnikoa Albaniansa
Heriotza Lezhë1468ko urtarrilaren 17a (62 urte)
Hobiratze lekua Lezhë
Familia
Aita Gjon Kastrioti
Ama Voisava Tripalda
Ezkontidea(k) Donika Kastrioti
Seme-alabak
Lanbidea
Lanbidea gudaria
Sinesmenak
Erlijioa kristautasuna
islama

Gjergj Kastriot (Sinë, Kastriotiko printzerria eta egungo Albania, 1405eko maiatzaren 6a - Lezhë, Veneziako Errepublika eta egungo Albania, 1468ko urtarrilaren 17a) albaniar heroia izan zen. Skanderbeg izenaz ezagutzen bada ere, haren izen osoa Gjergj Kastriot Skanderbeg da. Gjon Kastrioti Emathia-ko printzearen semea zen. Gaztetan atxilotu eta otomandar sultanarengana eraman zuten. Han islamdar egin zen, eta Iskander izena jarri zioten. 1443an, turkiarrek Serbian izan zuten porrotaren ondoren, turkiarren gudarostea utzi eta albaniarrekin batu zen islamdarren kontra borrokatzeko. 1444an kristau egin zen, eta Albaniar Printzeen Liga eratu zuen familiaren ondasunak berreskuratzeko. 1444-1466 bitarteko urteetan Murad II.a sultan turkiarraren hamahiru eraso atzera bota zituen, eta geroztik albaniarren heroi bihurtu zen. Veneziaren, Napoliren eta aita santuaren laguntza izan zuen turkiarren kontrako guduetan. Turkiarren erasoei aurre egin zien hil arte. Hura hil eta handik urte batzuetara, Albania turkiarren mende geratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Skanderbeg Aldatu lotura Wikidatan