Sol LeWitt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sol LeWitt
Bizitza
Jaiotza Hartford1928ko irailaren  9a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York2007ko apirilaren  8a (78 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Hezkuntza
Heziketa Syracuseko unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak artista, eskultorea, margolaria, argazkilaria eta arkitektoa
Enplegatzailea(k) New Yorkeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak Four-Sided Pyramid Itzuli
Q52087940 Itzuli
Kidetza American Abstract Artists Itzuli
Mugimendua conceptual arta Itzuli
Minimalismoa
Black Form Dedicated to the Missing Jews, Skulptur.Projekte 1987an aurkeztua (Münster, Alemania)

Artikulu hau artista estatubatuarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sol».

Sol LeWitt (Hartford, Connecticut, 1928ko irailaren 9a - New York, 2007ko apirilaren 8a) estatubatuar artista izan zen.

1945-49 bitartean Syracuseko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 50eko hamarkadan diseinatzaile grafiko lanak egin zituen New Yorkeko arkitekto enpresa baterako. 1964-1967 bitartean New Yorkeko Arte Modernoaren Museoaren Eskolako irakasle izan zen. 1965ean kubo irekien eskulturak egiten hasi zen; egurrez edo metalez egindako egiturak, hasieran beltzez eta gero zuriz pintatuak, ikuspuntuaren arabera irudi geometriko ezberdinak irudikatzen dituztenak. Box in the Hole (1968) da ildo horretako obra adierazgarrienetako bat. 1968an, berriz, hormetan marrazkiak egiten hasi zen, eta lehena New Yorkeko Paula Cooper arte aretoan erakutsi zuen. Hormetako lehen marrazkietan arkatz beltzez eginiko lerro fin-fin bat izan ohi zen osagai nagusia, baina 80ko hamarkadan koloreak eta irudi geometriko handiak ere sartu zituen, hala nola, laukiak beste lauki batzuen barruan, edota elkarren ondoko hirukiak. Bere burua artista kontzeptualtzat zuen eta ukatu egiten zuen minimalista zenik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sol LeWitt Aldatu lotura Wikidatan