Solomon R. Guggenheim Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Solomon R. Guggenheim Museoa
Logo of the National Register of Historic Places.jpg AEBko Gune Historikoa
NYC - Guggenheim Museum.jpg
Kokapena
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
EstatuaNew York
Hiri global New York
BoroughManhattan
AuzoUpper East Side
Helbidea Bosgarren Etorbidea , 1071
Koordenatuak 40° 46′ 59″ N, 73° 57′ 32″ W / 40.783056°N,73.958889°W / 40.783056; -73.958889Koordenatuak: 40° 46′ 59″ N, 73° 57′ 32″ W / 40.783056°N,73.958889°W / 40.783056; -73.958889
Historia eta erabilera
Irekiera1937
Zuzendaria Richard Armstrong Itzuli
Hilla von Rebay Itzuli
Izenaren jatorria Solomon R. Guggenheim Itzuli
Arkitektura
Arkitektoa Frank Lloyd Wright
Estiloa modern architecture Itzuli
Ondarea
AEBko Gune Historikoa 05000443
Bisitariak urtean 1.121.156
Webgune ofiziala
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoa (2018)

Solomon R. Guggenheim museoaGuggenheim museoa izenez ere ezaguna— Ameriketako Estatu Batuetako museo bat da, arte inpresionistaren eta postinpresionistaren bilduma iraunkor nabarmena duena, bai eta arte moderno goiztiarrarena eta arte garaikidearena ere. Era berean, museoak aldi baterako erakusketa bereziak antolatzen ditu urtean zehar. New Yorkeko Manhattan auzoko Bosgarren hiribideko 1071. zenbakian eta Upper East Side auzuneko 89. zenbakian dago. Solomon R. Guggenheim Fundazioak eratu zuen 1939an, hasiera batean Pintura Abstraktuaren Museoa izendatua, lehen zuzendaria Hilla von Rebay artista abstraktua izanik. Museoak Fundazioaren sortzaile zen Solomon R. Guggenheimen heriotzatik gutxira hartu zuen gaur egungo izena, 1949an.

1959an museoa alokaturiko espazio batetik gaur egungo kokapenera lekualdatu zen; XX. mendeko arkitekturaren adierazgarri zen eraikuntza bat bezala aitortua. Eraikin zilindrikoa Frank Lloyd Wrightek diseinatu zuen, estuagoa bere azpiko aldean goiko aldean baino, eta “espirituaren tenplu” bezala sortua. Eraikinak galeria funtzio betetzen duen arrapala bat dauka, beheko pisutik hasi eta kiribil jarraikor batean eta justu sabai-leihoaren azpian amaitzen dena. Eraikinak 1992an zabaldua eta berritua izan zen, 2005 eta 2008 artean dorre bat atxikiz eraikinari.

Bilduma nabarmen hazi da zortzi hamarkadetan zehar, eta hainbat bilduma pribatu garrantzitsuez osaturik dago, Solomon R. Guggenheimena zen jatorrizko bildumatik hasita. Bilduma Fundazioaren anai diren museoekin partekatzen da. 2013an Museoak 1.2 milioi bisitari izan zituen eta New Yorkeko arte garaikidearen erakusketa ospetsuena izan zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]