Sonia Bermúdez Tribano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sonia Bermúdez Tribano

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSonia Bermúdez Tribano
JaiotzaVallecas1984ko azaroaren 15a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
CF Pozuelo de Alarcón Femenino /
19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2001 / 2003
CFF Estudiantes2002 / 2003
CE Sabadell2003 / 2004
Rayo Vallecano2004 / 2011
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2008 / 20176134
Bartzelona Futbol Kluba2011 / 20148785
Bartzelona Futbol Kluba2014 / 20152822
Western New York Flash2014 / 2014214
Atletico Madril2015 / 20188672
Levante Unión Deportiva2018 / 2020437
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera158 zentimetro

Twitter: sbtribano FIFA: 265209 UEFA: 63765 Edit the value on Wikidata

Sonia Bermúdez Tribano (Vallecas, Madril, 1984ko azaroaren 15a) madrildar entrenatzailea eta futbolari ohia da. Aurrelari jokatzen zuen Espainiako Emakumezkoen Lehen Mailako taldeetan zein nazioartekoan, Espainiako selekzioarekin. Huelvako Sporting, Sabadell, Rayo Vallecano, Bartzelona —bi etapatan—, WNY Flash estatubatuarra, Atlético eta Levante taldeetan jokatutakoa da.

Palmaresean Iberdrola Ligako hamabi titulu eta bost goraipamen nabarmentzen dira. Entrenatzaile gisa, 2023an, 19 urtez azpikoen selekzioa zuzendu zuen, eta 19 urtez azpikoen Europako Txapelketako txapelduna izan zen, Alemaniari penalti-txandan irabazi ondoren, 2022an titulua baliozkotututa.

Gol TVn 2019ko Frantziako Munduko Txapelketan eta kirol-saioetan berriemailea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ko azaroaren 15ean jaio zen, Madrilgo Vallecas auzoan. Bere lehen talde erabat femeninoa Leganesko Butarque izan zen. Talde horrexetan nabarmendu eta Pozuelo taldeak fitxatu zuen. Ondoren, Huelvako Sporting (1999-2003), Sabadell FC (2003-2004) eta 7 denboraldi Rayo Vallecanon (2004-2011) eman zituen, 2011ko udan Bartzelona FCrekin fitxatu aurretik.[1]

2011-2012 denboraldian Liga txapelduna izan zen Kataluniako klubarekin, taldearen palmareseko lehen txapela. Denboraldi horretan, Bermúdezek 38 gol markatu zituen.[2][3] Atzerrian Ameriketako Estatu Batuetako Western New York Flash (WNY Flash) taldearekin jokatu ostean, berriro itzuli zen Bartzelona FC taldera.[4]

2015. urtean Emakumezkoen Atlético Madrilekin fitxatu zuen eta 2018ko uztailean Levante Unión Deportivarekin.[5][6][7][8][9][10][11][12]

Sonia Bermúdez Tribano Espainiako selekzioarekin, 2012

Espainiako Futbol Selekzioarekin nazioarteko jokalaria izan da.[13]

Aurrelari jokatzen zuen. 2018-2019 denboraldiaren amaieran, bere palmaresean hamabi titulu nabarmentzen ziren: azken hamar ligetatik bederatzi (hiru Rayo Vallecanorekin, lau Bartzelonarekin eta bi Atlético Madrilekin) eta hiru Kopa Erregina (bat aipatutako klub bakoitzarekin), eta lau sari Lehen Mailako Iberdrola Ligan gol gehien sartutako jokalariaren Pitxitxi saria (2012, 2013, 2014 eta 2015).

2020ko maiatzaren 27an futbol profesionaletik erretiratuko zela iragarri zuen.[14]

Entrenatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko 19 urtez azpikoen selekzioak Eurokopa irabazi zuen Bermúdez entrenatzaile zuela.

Berriemaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko ekainean Gol TVn Frantziako Munduko Futbol Txapelketaren berriemaile jardun zuen.[15]

Ekintzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiroleko berdintasunarekin konprometituta dago.[16]

Rubiales kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko abuztuan, "Rubiales kasua" izenekoan, Sonia Bermúdez izan zen talde teknikoaren jakinarazpen baten sinatzaileetako bat, non Rubialesek Jenni Hermosorekin izan zuen jokabidea gaitzetsi zuten. Zera salatu zuten, ez zela erosoa izan hilaren 25eko batzarrera joatea; izan ere, hainbat kidek lehen ilaran jarri behar izan zuten derrigorrean presidentearen tesiari babes itxura emateko. Komunikatuan, jokalariek argitaratutako komunikatuaren alde egin zuten, eta bere gain hartu zuen Emakumezkoen Selekzio Absolutua berregituratzeko eta profesionalizatzeko ardura, lan horretarako kargua ere esanetara jartzeko prest jarrita.[17]

Emakumezkoen Kataluniako Kopa Finala RCDE 0–1 FCB, 2011
Sonia Bermúdez, 2011
Sonia BermúdezBarça-Espanyol, 2012
RCDE 2-0 FC, 2012

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Herrialdea Urtaroak
Estudiantes de Huelva Espainia Espainia 1999 -2003
CE Sabadell FC Espainia Espainia 2003-2004
Rayo Vallecano Espainia Espainia 2004-2011
Bartzelona FC Espainia Espainia 2011-2014
WNY Flash Ameriketako Estatu Batuak AEB 2014
Bartzelona FC Espainia Espainia 2014-2015
Atlético Madrid Espainia Espainia 2015-2018
Levante Unión Deportiva Espainia Espainia 2018-2020

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Taldea Herrialdea Urtea
Erreginaren Kopa Vallecano Ray Espainia Espainia   2008
Futbol Super Liga Vallecano Ray Espainia Espainia   2009
Futbol Super Liga Vallecano Ray Espainia Espainia   2009-2010
Futbol Super Liga Vallecano Ray Espainia Espainia   2010-2011
Lehen maila FC Barcelona Espainia Espainia   2011-2012
Lehen maila FC Barcelona Espainia Espainia   2012-2013
Erreginaren Kopa FC Barcelona Espainia Espainia   2013
Lehen maila FC Barcelona Espainia Espainia   2013-2014
Lehen maila FC Barcelona Espainia Espainia   2014-2015
Erreginaren Kopa Atletico de Madrid Espainia Espainia   2016
Lehen maila Atletico de Madrid Espainia Espainia   2016-2017
Lehen maila Atletico de Madrid Espainia Espainia 2017-2018

Banakako goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bereizketa Urtea
Espainiako Ligan goleatzaile onena (Pitxitxia) 2012, 2013, 2014 eta 2015
Queen's Cup jokalari onena 2016
Emakumezkoen Futboleko MVP Liga Iberdrola MARCA Sariak 2017

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016-2017 denboraldiko MVPa, Marca kirol-egunkariko MARCA sarietan.[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sonia Bermúdez, esa loca bajita» www.marca.com.
  2. El Barcelona estrena su palmarés liguero. .
  3. 20Minutos. Mari Paz y Sonia son mejores que Messi y Cristiano. .
  4. «Sonia Bermúdez, la ‘pichichi’ del Barça, se va al Atlético» Mundo Deportivo 18 de mayo de 2015.
  5. Atlético de Madrid y Levante UD llegan a un acuerdo para el traspaso de Sonia Bermúdez. .
  6. «¿Te perdiste este GOLAZO de Sonia Bermúdez en la Copa de la Reina? | rfef.es» www.rfef.es.
  7. «Las 10 estrellas del fútbol femenino que ya llena estadios» El Español 19 de marzo de 2019.
  8. AS, Diario. (18 de junio de 2017). «Final Copa de la Reina | Sonia: “Aposté por el Atlético de Madrid y acerté plenamente”» AS.com.
  9. AS, Diario. (9 de enero de 2017). «Liga Iberdrola: Sonia, decisiva y goleadora» AS.com.
  10. «La lucha de Sonia Bermúdez: de trabajar en un matadero a reina del fútbol en España» El Confidencial 4 de diciembre de 2018.
  11. País, El. (12 de diciembre de 2016). El elegante gol de Sonia Bermúdez que asombró al Calderón. ISSN 1134-6582..
  12. «Sonia Bermúdez, delantera del Levante UD: «No me da vértigo hablar de títulos, el Levante ha apostado fuerte»» Las Provincias 22 de julio de 2018.
  13. «Sonia Bermúdez (Internacional Absoluta femenina)» www.sefutbol.com 15 de octubre de 2014.
  14. «Sonia Bermúdez deja el fútbol» As 27 de mayo de 2020.
  15. prnoticias, redacción. «Descubre dónde ver el Mundial de fútbol femenino 2019» prnoticias.com.
  16. «El 8M del deporte femenino: hablan las deportistas españolas» AS.com 8 de marzo de 2018.
  17. «Jorge Vilda se queda solo: dimite parte del equipo técnico de la selección femenina de fútbol» elDiario.es 2023-08-26.
  18. «Fútbol Femenino: Resuelto uno de los culebrones del verano: Sonia Bermúdez ficha por el Levante» Marca.com 17 de julio de 2018.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]